Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urrelur astean Euskal Herriko fosil zaharrenak erakutsiko dituzte

Urrelur astean Euskal Herriko fosil zaharrenak erakutsiko dituzte
urria 24
09:28 2019

Larunbat honetan hasiko da Urretxun Urrelur mineralogia eta paleontologia astea, irteera batekin. Ekitaldi nagusiak hurrengo asteburuan izango dira. Aurten Euskal Herrian jasotako fosil zaharrenak ikusi ahal izango dira, besteak beste.

Urrelur astea, beti bezala, irteera mineralogiko batekin hasiko da. Goizean La Arboledako meategi zaharretara joango dira. Normalean urak estalita egoten dira eta, beraz, aukera bikaina da. Arratsaldean, berriz, Urretxuko ofita harrobia bisitatuko dute. Bertan duela 90 milioi urte gertatu zena ikusiko dute. Inguru hau urak estalita zegoen eta harrobian ur azpiko sumendietatik ateratako laba ikus daiteke.

Astelehenetik aurrera Urrelur mineral eta fosilen museoko ateak nahi duten guztientzat zabalik egongo dira. Astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara irekiko dute eta ostegunetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Azaroaren 1ean, 2an eta 3an bisita gidatuak egongo dira: 12:30ean bisitariek adostutako hizkuntzan, 18:00etan euskaraz eta 19:00etan gazteleraz.

Lehen taula periodikoa

Museoan, ehunka mineral eta fosilez gain, lehen taula periodikoaren kopia bat ikusi ahal izango da. Taula hau Dmitri Mendeleyev kimikari errusiarrak egin zuen duela 150 urte. Aurten urteurrena ospatzen ari dira. Urretxun erakutsiko den taularen originala Iñaki Irisarri bilduma zaleak erosi zuen Frantziako azoka batean. Urretxuko kopia egungo taula batekin batera erakutsiko da, jendeak 150 urte hauetako bilakaera ikus dezan.

Gainera, astelehenetik aurrera (museoaren ordutegi berean) Ura, bizi-iturria erakusketa ikusteko aukera egongo da udaletxeko portaloian. Bizia ozeanoetan sortu zen duela milioika urte eta lehen bizidun haien aztarnak fosiletan ikus ditzakegu. Erakusketa honetan Euskal Herrian aurkitutako fosil zaharrenak ikusi ahal izango dira.

Horietako bat Baztanen aurkitutako trilobitea da. Krustazeo honek 350 milioi urte ditu. Garai hartako krinoide bat ere ikusi ahal izango da. Krinoidea itsas triku bat da. Hori guztia gutxi balitz, Goierri garaiko biztanle zaharrena ikusi ahal izango da: gazte batek, arrantzan ari zela, Barrendiolako urtegian aurkitu zuen amonitea. Molusku honek 90 milioi urte ditu. Goierri garaian aurkitu den fosil zaharrena da.

Azaroko lehen asteburuan, erakusketez gain, mineral fosil eta harribitxien feria eta mineralogia eta paleontologia parkea egongo dira. Feria Ederrena pilotalekuan izango da. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara irekiko dute. Ordutegi berean, Iparragirre plazan, haurrek urrea eta mineralak bilatzeko eta historiaurreko gizakiek bezala margotzeko aukera edukiko dute.

Gainera, azaroaren 1ean, 12:00etatik 14:00etara, Urretxuko erraldoiek eta dultzaineroek herriko kaleak girotuko dituzte. Azaroaren 2an, ordu berean, meatzaritza jolasak egongo dira Gernikako Arbola plazan. Adin guztikoentzat izango dira. Meategietan egiten zituzten lanak egingo dituzte: burdinazko uztaia eraman, harria zulatu, bagoneta bultzatu…

Argazki lehiaketa

Argazkilaritza zaleek, ikasteaz eta jolasteaz gain, sariak irabazteko aukera edukiko dute. Izan ere, argazki lehiaketa bat ere egongo da. Parte hartzaileek mineralekin eta fosilekin lotutako argazkiak atera beharko dituzte. Argazki onenaren egileak 150 euro jasoko ditu, bigarren argazki onenaren egileak 100 euro, herriko onenak 90 euro, gaztetxo onenak 50 euro eta mineral bat eta bigarren gaztetxo onenak 30 euro eta mineral bat.

Bukatzeko, azaroaren 26an haurrentzako kimika tailer bat egongo da liburutegian. 17:00etan izango da eta parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman behar dute izena.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 4 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]