Garai batean legedia oso malgua zen.Herritar batzuentzat lanpostuak airearen kalitatea bainogarrantzitsuagoak ziren eta besteek bazekiten ez zutela enpresenaurka ezer egiterik. Egun, ordea, legedia zorrotzagoa da eta EuskoJaurlaritzak airearen kalitatea neurtzen du. Hiru urte bete diraZumarragan neurgailua jarri zenetik eta gaia gertutik jarraitu duenXabier Barriola ezker abertzaleko kidearekin eta Mikel Serranoalkatearekin hitz egin dugu.
Xabier Barriola: “Jende guztiari bereherria kutsatuena dela iruditzen zaio, baina Zumarragako datuakkezkagarriak dira”
Xabier Barriolak urteak daramatzaneurgailuak ematen dituen datuak aztertzen eta Zumarragako Udalareneta Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin kexu ageri da. Bere ustez, ezdituzte airearen kalitatea hobetzeko hartu beharreko neurriakhartzen.
Zer egin du Zumarragako udalak orainarte arazo honi aurre egiteko?
Ezer ere ez. Euren burua zuritzensaiatu dira, besterik ez. 2007an, gure lehen agerraldiaren aurretik,kasualitatea, Eusko Jaurlaritzako teknikari bat ekarri zuten. Horrenaurretik Noticias de Gipuzkoa egunkariak Zumarraga lehenengozkalitate txarreko airea duten herrien taldean sartu zela aipatu zuen.Horrela esanda kasualitatea dela dirudi, baina ordura arte ez zenairearen kalitatea neurtu! Aurreko udalbatzek ere ez dute ezer egin,kutsadura gehien duen herrietako bat izan arren, bederatzi urtekostatu baitzaio Zumarragari airearen kalitatea neurtzen dutenudalerrien sarean sartzea. Udalak delegatu egiten du, ardura EuskoJaurlaritzarena dela esaten du, baina ez digu balio. Jaurlaritzarenaurrean akuilu lana egin beharko luke eta herritarrei informazioaeskaini.
Nolatan sartu zen Zumarraga airearenkalitatea neurtzen duen udalerrien sarean?
Jaurlaritzaren ekimenez. Nire ustezurtetan Udala eta herritar asko lantegia itxiko zen beldur izan dira.Minbiziak jota hil direnen senitartekoei, berriz, ez zaie gaizkiirudituko gai hau lantzea. Osasuna eta ekonomia artekoren artekokontu bat bada, egungo joera osasunari eta bizi kalitatearilehentasuna ematea da. Dena den, Arcelor-Mittaleko kudeatzaileakbilera batean zera esan zuen: Zumarragako planta ixten bazen ez zelaingurumen gastuengatik izango. Beraz, osasuna eta ekonomia ez daudekontrajarriak. Europako joera enpresek euren jarduerak ingurumeneanduen kostearen ardura hartzea da. Arcelor-Mittalek ere ingurumenplana egin nahi du. Horrek kostea du: legea errespetatzen ez baduzuisuna jartzen dute, adibidez. Baina, noski, jarduera kontrolatukoduen jendea behar da.
Mota honetako kutsadurak minbiziakeragin dituela aipatzen da, baina inor ez da datu zehatzak emateraausartzen.
Taxi gidari batek deitu zidan etakezkatuta zegoela esan zidan. Jende asko eramaten du Donostiaraminbiziaren aurkako tratamendua hartzera eta nahiko arrunta damedikuek Zumarragan horrenbeste minbizi kasu zergatik daudengaldetzea. Kontu hori argitu beharko litzateke, hemengo datuak ondokoherrietakoekin konparatuz. Gu hori egiten ari gara neurgailuak ematendituen datuekin. Jende guztiari bere herria kutsatuena dela iruditzenzaio, baina Zumarragako datuak kezkagarriak dira. Gainera,Arcelor-Mittalek xurgagailu berria duen arren, azken urtebetean ez dahobekuntzarik egon. Ez dakit zer gertatzen den: neurketak gaizki egindiren, xurgagailua martxan jartzen ote den… Datu txarrak izan direnherrietan plangintzak jarri dira martxan. Azpeitian hori egin zen etaorain datu hobeak ematen ari dira. Zumarragan 2007an datu txarrakizan ziren, baina plana abian jarri aurretik 2008ko datuak kaleratuziren eta, hauek hobeak zirenez, asmoa bertan behera gelditu zen.Baina “Factor de corrección” delakoa kontuan izan beharkolitzateke.
Zer da hori?
Lehen urtean neurgailuaren emaitzakbider 1,2 egin behar da, “por defecto”. Ondoren azterketa bategin zen eta bider 0,68 egin behar zela zehaztu zen. Halakoaldakortasuna duen makina ezin da ondo egon. 2008ko datu onak bider0,68 eginez atera ziren. Baina gero makina konpontzera eraman zuteneta ordutik beste bat dago. 2009ko datuak txarrak izango direla ustedugu.
Arcelor-Mittal enpresarekin harremanikizan al duzue?
Ez. Gainera, guk ez dugu errudunaenpresa dela esan e! Espedientea Jaurlaritzak ireki zion eta datuekfoku nagusia enpresa dela adierazten dute.
Noiz hasi zineten kontu hau lantzen?
Ezker abertzaleak beti izan du gai honekiko sentsibilitatea. Azkeneko hauteskundeen ondoren, bileretanneurgailuaren datuak Interneten azaltzen zirela jakin nuen eta sartuegin nintzen. Berehala konturatu nintzen datuak oso arraroak zirela.Nire ustez, gai honi denbora pixka bat eskaintzea merezi du.Jaurlaritzako jendearengan konfidantza izan beharko nuke, nirekinondo portatu baitira, baina datu batzuk kezkagarriak dira. BadakiguPM10 neurriko zenbat partikula dauden, baina ez dakigu zerez osatutadauden. Eta Arcelor-Mittal 2009an berunarekin lan egiten hasi daberriro… 2007ko irailean Eusko Jaurlaritzak, Arcelor-Mittalek etabi udalek bilera izan zuten Urretxun eta bi azterketa egitea onartuzen: bata PM10 partikulak zerez osatuta dauden jakiteko eta besteaosasunean izan dezaketen eraginari buruzkoa. Guretzat bi azterketahauek funtsezkoak dira.
Egin al dira?
Erabaki hori hartu eta denbora luzeraZumarragako udaletxean galdetu nuen behin baino gehiagotan eta ezzekitela ezer esan zidaten. Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro saileradeitu eta Osasun sailera deitzeko esan zidaten. Horrela edukininduten batetik bestera bizpahiru alditan ezer lortu gabe. Estudioakeginda daude, baina beraiengatik galdetu dugu eta ez dira agertzen.Ingurumen legearen arabera, gai honetan gardenak izatera behartutadaude. Txostenak publiko egin behar dira. Datuak positiboak izangobalira, ziur txaranga eta guzti aterako liratekeela berri ematera…Ezer esaten ez badute, datuak txarrak direla pentsatzen dut.
Legeak metro kubikoko 50 miligramo PM10baino gehiago egotea arriskutsutzat hartzen du eta urtean 35 aldizbakarrik uzten du eguneko bataz bestekoa altuagoa izaten. BainaArcelor-Mittalek gauez lan egiten du gehienbat eta horrek desorekahandia dakar. Izan ere, ordu askotan 200 miligramo PM10 inguru dagoairean eta hala ere egun horretan ez da legeak ezarritako mugagainditzen. Media ona izan daiteke, baina zortzi ordutan horrenbestePM10 arnastea osasunarentzat txarra da. Gainera, 138 miligramotikgora egoera arriskutsua da. Eusko Jaurlaritzako teknikariek,Zumarragan egon zirenean, leihoak ixtea gomendatu zuten. Zer da hori?Nire ustez datu kezkagarria da eta zer edo zer egin beharkolitzateke.
Zer esango zenieke Arcelor-Mittalenpresakoei?
Aspirazioa badabilen edo ez jakinnahiko nuke. Zenbat eta xurgatzaile indartsuagoa jarri, orduan etagarestiagoa da galdaketa egitea. Ez al da merkeagoa xurgatzaileaitzaltzea? Eusko Jaurlaritzako teknikariak enpresa barruan egon dira,baina inoiz ez dute publiko egin ikusi dutena. Enpresak barruandituen neurgailuen kontrol zorrotzagoa egin beharko litzateke.
Gai honetaz Zumarragako udaletxeanbakarrik hitz egiten da, baina urretxuarrek aire bera arnasten dute.Urretxuko ezker abertzaleak ez al du gaia landu?
Beraiek inplikatzen saiatu gara. Egiada gehiago egin zezaketela, baina lehen legealdia dutela kontuanizanda, nahikoa egin dute: Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarridira eta Urretxun ere neurgailua jartzea komeni ote den galdetu dute.Horrez gain, ingurumen teknikaria kontratatu dute.
Zuei dagokionez, zeintzuk izango dirahurrengo pausoak?
Une garrantzitsu batean gaude: hiruurteko perspektiba dugu dagoeneko. Ez da joera argi bat azaltzen,baina gai garrantzitsua da. Herritarren osasunaz hitz egiten arigara. Lanean jarraituko dugu. Herritarren artean kezka dago etajendea galdezka etorri zaigu. Gure egoera zein den ikusita, ez dagoalderdikeriaz jokatzen ari garela esaterik. Udalak baloiak kanpora ezbotatzea eta kezka azaltzea gustatuko litzaiguke. Baita gaiazabaltzea ere. Gu izan gara landu dugun lehenak, baina gainontzekoalderdiek, sindikatuek eta ekologistek ere Udalari bere kezkaazaltzea gustatuko litzaiguke. Kezka badago eta aurten horibideratzen saiatuko gara. Guztiok elkartzea nahi dugu: jendeak,mugitu den bakoitzean, Udala mugitzea lortu du.
Mikel Serrano: “Neurketen emaitzakmomentuan jasotzen dira: kutsadura asko igoko balitz, berehalaErtzaintzari deituko litzaioke”
Mikel Serrano Zumarragako alkateakneurgailuak azken urteotan eman dituen datuak onak direla eta Udalakgaia gertutik jarraitzen duela aipatu du. Urretxuko Udalean gai honekzergatik ez duen oihartzuna galdetzen dio ezker abertzaleari.
Zer diozu neurgailuaz?
Neurgailua kutsadura iturritik gertujarri zen. Denok dakigu Arcelor-Mittal dela kontuan hartu beharrekoguneetako bat, baina neurgailuaren kokapena hautatzeko orduan GI-632errepidearen gertutasuna ere kontuan hartuko zuten. Gipuzkoakokutsadura foku nagusia N-1 errepidea dela kontuan izan behar da.Neurketen emaitzak momentuan jasotzen dira eta horrek lasaitasunaematen du: une batean kutsadura asko igoko balitz, berehalaErtzaintzari deituko litzaioke.
Orain arte ikusitakoaren arabera, zerdiozu airearen kalitateari buruz?
Pixkanaka hobetzen doala. Joera horida. Ospitalean INMA (Infancia y Medio Ambiente) egitasmoa abian duteeta airean dauden partikulek haurdun dauden emakumeengan duteneragina neurtzen da. Datuek hobera egin dute. Bestalde, konparaketakegin dira: Urola Garaian metal pisutxu gutxiago dago airean Goierrineta Urola Erdian baino. Kontuan izan behar da, adibidez,Arcelor-Mittalek inbertsio handia egin zuela.
Ezker abertzaleak, ordea, datuaktxarrak direla dio.
Azken urtebete honetan apenas esan duteezer. Datuek hobera egin dutelako dela pentsatu nahi dut. Dena den,alarma soziala sortu aurretik, faktore guztiak kontuan izan behardira: esan bezala, egun datuak berehala jasotzen dira eta hala egoeraberehala konpontzen da. Oso ondo iruditzen zait ezker abertzaleakezkatuta agertzea, baina Zumarraga eta Urretxuk kasko bakarraosatzen dute eta kutsadura Zumarragan bakarrik ematen dela dirudi.Aldameneko herrian ez dira horren kritiko agertzen. Hori esanguratsuada. Foku nagusia Arcelor-Mittal da, baina Kaminpe Urretxun dago.Erantzukizuna eskatzeko orduan serioak izan behar dugu. Horrekin ezdiot nire erantzukizunari muzin egin nahi.
Zer jarraipen eskaintzen dioZumarragako Udalak gai honi?
Ingurumen teknikaria dugu etaHirigintzako teknikariek ere datuen jarraipena egiten dute Internetbidez. Zer edo zer gertatzen bada, eurak dira horren berri ematearenardura dutenak. Bestalde, arazoak sortzen direnean eta erabakiakhartu behar direnean Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jartzengara. Enpresarekin ere harreman estua dugu. Xurgatzailea gelditubehar izan dutenetan abisatu egin izan gaituzte. Gainera, Udalekobatzordeetan neurri guztien berri ematen da. Dena den, ez da ahaztubehar konpetentzia Jaurlaritzarena dela.
Ezker abertzalearen ustez 2008ko datuakez dira fidagarriak. Garai hartan zegoen neurgailua ez zebilela ondouste dute, “factor de corrección” delakoa zein zen etaaldatu egin zela ikusirik.
Kritika ondo iruditzen zait, bainaserioak izan behar dugu. Aparailua Eusko Jaurlaritzako teknikariekesandako tokian jarri da eta neurgailuaren parametroak legearen barnedaude. Eusko Jaurlaritzaren lana zalantzan jartzen da etaerantzukizuna Zumarragako Udalari bakarrik leporatzen zaio. UrretxukoUdalaren aurrean jarrera bera agertzea gustatuko litzaidake.
Ba al dakigu PM10 partikulak zerezosatuta dauden?
Lehen Arcelor-Mittal barruko bideakasfaltatu gabe zeuden eta kamioiek hautsa harrotzen zuten. Horrek eredatu txarrak eragiten zituen. Jaurlaritzako teknikariek partikulenosagaiak zeintzuk diren badakite eta badakite zer egiten duten.Arriskutsuak balira jakinaraziko ligukete.
Arcerlor-Mittalen jarduera behar bezaingertutik jarraitzen al da? Hartu beharreko neurriak hartu al diragehiegi kutsatu duenean?
Ni alkate naizenetik ez da alarmasortzeko moduko kutsadurarik egon, beharbada ekoizpena jaitsi delako.Aurreko alkateek egin beharrekoa egin dutela uste dut.