Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urretxu eta Zumarragako udalen haurrentzako antzerki programazioa

Urretxu eta Zumarragako udalen haurrentzako antzerki programazioa
urtarrila 11
18:29 2019

Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako antzerki programazioa ezagutzera eman dute. Otsailaren 17an Dejabu Panpin Laborategia taldeak Linbo planeta antzeztuko du, martxoaren 10ean Glu Glu taldeak Pinotxo, apirilaren 14ean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Musua, urriaren 20an Ameztuk Drakula buruz behera eta azaroaren 17an Baga-Bigak Musikarium. Emanaldi guztiak Urretxuko Labeaga aretoan izango dira 17:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena ez ezik. Pailazoak Ederrena pilotalekuan arituko dira eta bi emanaldi egingo dituzte: 16:30ean eta 18:30ean.

Sarrerek 5 euro balio dute, Pirritx, Porrotx eta Marimototsenak ez ezik. Hauenak 7 euro balio du. Bonuek 20 euro balio dute (laguntzailea eta haurra, 30 euro). Bonuak pailazoen lehen saiorako balio du. Bonuak ostegunetik otsailaren 14ra bitartean egongo dira salgai, Urretxuko kultur etxean astelehenetik  ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 1 =


Iruzkin berriak

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]

Felipe: Zertarako nahi degu hitzaldi batera Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi,... ekarri, inor ez badaki nortzuk diren. [...]

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]