Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urretxu-Zumarraga ikastolak eskertze ekitaldia egin du

Urretxu-Zumarraga ikastolak eskertze ekitaldia egin du
urria 26
20:43 2018

Urretxu-Zumarraga ikastolak ekitaldi bat antolatu du Kilometroak 2018 jaiaren antolakuntzan bidelagun izan dituen guztiei esker ona adierazteko. Ehunka herritar elkartu dira.

Hasteko, Zubizikletaren gurpilak entzun dira hitz egiten. Ondoren, ikasle batzuk Zubizikleta agertokira eraman dute eta ikastolako ordezkari batzuk bizikleta margotu dute. Kilometroak bukatu dela, baina ikastolak aurrera jarraituko dutela irudikatu dute.

Argiñe Artolazabal lehendakariak eta Montse Alkorta zuzendariak eskerrak eman dizkiete ikastolaren izenean Kilometroak antolatzen ibili diren guztiei eta epe motzean ikastolak dituen bi erronken berri eman dute: Euskaraldia eta Errigora. Bietan izena ematera animatu dute jendea. Bukatzeko, haurrek margotutako Euskaraldiaren logoarekin argazkia atera dute eta tonbolako opariak zozkatu dituzte.

IMG_3088 IMG_3095 IMG_3101 IMG_3104 IMG_3105 IMG_3116 IMG_3122 IMG_3123 IMG_3131 IMG_3148 IMG_3164 IMG_3180

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 3 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]