Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urretxuarrek eta zumarragarrek Euskaraldiari babesa eman diote

Urretxuarrek eta zumarragarrek Euskaraldiari babesa eman diote
ekaina 13
20:02 2018

Gaur arratsaldean Euskaraldia aurkeztu dute Gernikako Arbola plazan. Egitasmo honen helburua hamaika egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) Euskal Herri osoan euskara ahalik eta gehien erabiltzea da. Hau da, dakitenek euskaraz hitz egitea eta ulertzen dutenak beraiei euskaraz egiteko prest egotea. Bi figura egongo dira: Ahobizi eta Belarriprest. Bakoitzak txapa bat eramango du. Lehenengoek euskara ulertzen duten guztiei euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute. Bigarrenek beraiei euskaraz egiteko eskatuko dute, nahiz eta gero beraiek gazteleraz erantzun. Hizkuntz ohituretan eragitea da helburua.

Gaurko ekitaldian antzerkia eta solasaldia egon dira eta, ondoren, Urretxu eta Zumarragako hamaikakoa aurkeztu dute: Jon Aztiria (Urola futbol taldeko entrenatzailea), Khalila Lamkhanter (bigarren belaunaldiko marokoarra eta musulmana), Julian Gartzia (euskaltegiko ikaslea), Miren Arrieta (ospitaleko medikua), Iñaki Akizu (Urretxuko parrokoa), Mariñe Arbeo (artista), Balentin Berriotxoa (saskibaloi entrenatzaile ohia), Puri Urrate (irakasle ohia), Navil Elmesi (Avenidako tabernaria), Maria Sarasola (geriatrikoko langilea) eta Xabier Erostarbe (pelotaria). Bukatzeko, Euskaraldiari babesa eman dioten guztiek taldeko argazkia atera dute.

IMG_7467 IMG_7470 IMG_7473 IMG_7477 IMG_7480 IMG_7487 IMG_7495

 

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 3 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

jon: Zer daude maila ezberdineko herritarrak ala? Neurri honekin bertako bizilagunak kaltetuta ateratzen dira. Neurri hau [...]

Aitor: Garbitzaile danak emakumezkoak eta batzordeko danak gizonezkoak. Ba hoixe. [...]

Jonmikel: Ez dakit zein irizpiderekin izendatu den horrela, baina bihar Antio ermitan egingo den 'Antiguan orain' [...]

sebas: zumarragarrek eta ez zumarragatarrek [...]