Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urretxuko San Martin auzoko parke estalia datorren astean irekiko da

Urretxuko San Martin auzoko parke estalia datorren astean irekiko da
abuztua 31
10:10 2017

Urretxuko Udalak San Martin auzoko parkea estali du. Datorren astean irekiko dute. Lanak urrian bukatuko dira. Datozen asteetan jolas berriak jarriko dituzte, baita banbuzko hesi bat ere, haurrak errepidera irten ez daitezen.

Udalak herriko parke bat estaltzeko asmoa zuen, 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eta beraien zaintzaileentzat, eta 2015eko martxoan parte hartze prozesu bat jarri zuen abian.

Udaberri hartan bi bilera egin ziren eta beraietan bi toki lehenetsi ziren: lizeoa eta San Martin-Barrenkaleko parkea.

Udalak bi eremuak aztertu zituen eta lizeoan bi arazo zeudela ikusi zuen. Alde batetik, lur eremua zabalagoa denez, aurrekontua gainditzen zen. Bestetik, berritu beharreko eraikinetako baten jabetza bi udalena da eta Zumarragako Udalak ez zuen oraindik egitasmoaren berri.

2016ko aurrekontuetan 100.000 euro gorde ziren gune estalia egiteko. Lizeoko hainbat eraikin berritzeko dirua ere gorde zen, baina Zumarragako Udalak ez zuen lehentasunezkotzat jo. Hori dela eta, Urretxuko Udalak San Martin-Barrenkaleko parkea estaltzea erabaki zuen.

Ordura arte parke estaliaren inguruan egindako bileretara San Martineko auzotarrik azaldu ez zenez, bertako bizilagunak bilera batera deitu zituzten. Iazko azaroan egin zuten. Egitasmoari baiezkoa eman zioten.

Ordutik hona, herritar guztiei irekitako beste bi bilera egin dituzte. Bileretan parte hartu duten herritarrak eta alderdietako ordezkariak kezkatuta ageri dira gazteek parke estalia botiltzarra egiteko erabili dezaketelako. Hori dela eta, kamerak jarriko dituzte.

Estaldura, ia prest

Estaldura dagoeneko ia prest dago. Zutabeak aluminiozkoak dira eta estalkia erresistentzia handiko poliesterraz eginda dago. Babes geruza bat eman diote ura iragaz ez dadin. Eremua datorren astean irekiko dute, egungo jolasekin.

Aste batzuk barru, jolas berriak jarriko dituzte. Udalak mugikortasun arazoak dituzten haurrentzako jolasak ere jarriko ditu. Herriko ikastetxeetako haurrek aukeratuko dituzte jolasak.

Argiteria eta bizikletentzako aparkalekua ere ipiniko dituzte. Bestalde, banbuzko hesi bat jarriko dute, parkea eta errepidea bereizteko.

Bi sarrera edukiko ditu. Sarrera nagusia bidegorrikoa izango da. Barrenkalen sarrera estuago bat egongo da. Bestalde, San Martineko edukiontziak Barrenkalera eramango dituzte. Parke estaliaren ondoan jarriko dira, baina babestuta, ahalik eta gutxien ikus daitezen. Edukiontziak jaien ondoren eramango dira eta banbuzko itxitura urrian jarriko da.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 7 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]