Urretxuko Udalak Mugitur ekimenarekin bat egin du. Egitasmo honen helburua bizilagunen artean bizimodu osasuntsua eta aktiboa sustatzea da. Horretarako, ariketa fisikoa egiteko ohitura ez duten herritarrei aholkularitza eta orientazio zerbitzua eskainiko diete.
Zerbitzua doakoa da. Erabili ahal izateko, zuzenean orientatzaileari deitu daiteke eta txanda eskatu edo gizarte zerbitzuetara jo. Lehen hitzorduan orientatzaileak kasua aztertu eta eskatzailearen behar, baliabide eta lehentasunen araberako programa prestatuko du.
Bilerak
Urretxuko orientatzailea Aimar Ibarzabal da. Telefono zenbakia 943 03 80 92 da eta helbide elektronikoa mugitur@urretxu.eus. Herritarrak kultur etxean hartuko ditu, astelehenetan 16:30etik 17:30era eta asteazkenetan 12:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 17:30era.
Egitasmo honek udal kirol zerbitzuaren, gizarte zerbitzuen, aniztasun eta bizikidetza mahaiaren, aldundiaren, jaurlaritzaren eta udalaren babesa du. Dagoeneko aniztasun eta bizikidetza mahaian parte hartzen duten hamabost bat lagunek parte hartzeko asmoa azaldu dute.
Aurkezpena atzo egin zuten, udaletxean. Ekitaldian Maialen Fidalgo zinegotziak, Osasun saileko Mikel Azpirik, Iker Etxeberria Mugiment egitasmoko idazkari teknikoak, Iñaki Iturriotz Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zerbitzuburuak, Monica Leiva aniztasun eta bizikidetza mahaiko koordinatzaileak eta Ibarzabalek parte hartu zuten.
Osasuna ez dela gaixotasun eza gogoratu zuen Fidalgok: «Osasuna ongizate fisiko, sozial eta mentala izatea da». Azpirik sarean lan egingo dela azpimarratu zuen, erakunde ezberdinek eta udaleko sail ezberdinek parte hartuko baitute. Iturriotzek Gipuzkoako emakumezkoen %34k eta gizonezkoen %32k ez dutela behar bezainbeste ariketa fisiko egiten aipatu zuen.
Aniztasun eta bizikidetza mahaiko kideak dira kirola egiteko asmoa azaldu duten lehenak. Ibarzabal atzo hasi zen beraiei deitzen. Galdetegi bat erantzungo dute eta ondoren Ibarzabalek ondoen datorkien jarduera diseinatuko die. Hilabete batzuk barru kirola beraien kabuz egitea da helburua.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.