Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urretxuko Udalak Iparragirre kaleko edukiontziak kenduko ditu

Urretxuko Udalak Iparragirre kaleko edukiontziak kenduko ditu
apirila 19
18:16 2017

Urretxuko Udalak eta Sasieta Mankomunitateak Iparragirre kaleko zabor bilketa puntua kentzea erabaki dute. Eliza atzean dauden edukiontziak kendu egingo dituzte, irisgarritasun arazoak daudelako eta zikinkeriarekin, usainekin eta zaratarekin arazoak sortu direlako.

Arazo hau larritu egin da bosgarren edukiontziaren ezartzearekin. Izan ere, edukiontziaren sarbidea elizaren ormari begira jarri behar da kamioiek hustu ahal dezaten eta adineko pertsonek eta mugikortasun arazoak dituztenek zailtasunak dituzte zaborra botatzeko. Gainera, kamioiek maniobrak egin behar dituzte Iparragirre kaleko edukiontziak husteko.

Hori guztia dela eta, bizilagunekin elkartu ondoren, udalak eta Sasietak bilketa puntu hori kentzea erabaki dute. Edukiontziak maiatzaren 2an kenduko dituzte. Alde zaharrean edukiontziak jartzeko tokirik ez dagoenez, udalak Barrenkaleko eta Elizaldeko bilketa puntuak indartuko ditu. Gainera, udarako Barrenkalen bigarren bilketa puntu bat jartzea aztertzen ari dira.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 3 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Anastasio: Agian Urola ibaiak ez su uholde geihago eragin, baina harrezgeroztik Urretxu eta Zumarragan uholderik ez [...]

Jonmikel: Artikuluan aipatzen den Zestoako monumentua, hain zuzen, 1953an Zestoan hil ziren lagunen omenezkoa da. Gurasoekin [...]

tiduj: txitxarra eta inurriaren erantsunak [...]

Urola triatloi kluba: Duatloi txikiko informazio gehigarria gure web orrian aurki dezakezue: https://www.urolatriatloia.com/eu/2017/04/04/urretxu-zumarragako-4-duatloi-txikia/ [...]