Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urretxuko Udalak merkataritza eta alde zaharra biziberrituko ditu

Urretxuko Udalak merkataritza eta alde zaharra biziberrituko ditu
urtarrila 31
11:40 2020

Urretxuko Udalak merkataritza eta alde zaharra biziberritzeko plana prestatu du. Alde zaharrean dagoeneko lokal huts batzuk txukuntzen ari dira eta aurki erabilpena izango dute. Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza sailaren laguntza du.

Plana atzo arratsaldean aurkeztu zuten Jon Luqui alkateak eta Nati Nieves zinegotziak. Diagnostikoak denda kopuruak behera egin duela, biztanleria zahartzen ari dela, bizilagunen %40 erdigunetik kanpo bizi dela, alde zaharra itzaltzen ari dela (lokalen %65 hutsik dago), lokal asko arkupeetan ezkutatuta daudela, dendek Interneten presentzia eskasa dutela eta geroz eta bizilagun gehiagok Internetez erosten dutela dio.

Urretxun ia 100 denda eta taberna daude eta gehienak janari eta ostalaritzakoak dira. Arropa-denda eta drogeria gutxi daude. Merkatarien %24k 55 urte baino gehiago ditu eta ez dute on-line saltzeko asmorik. Bestalde, erreleboa ez dago argi.

Ekintza plana

Ekintza planak hainbat ekimen aurreikusten ditu egoera hobetzeko. Adibidez, alde zaharra, Madaya eta Mendiaraz biziberritzea. Baita etxez etxeko banaketa bultzatzea ere, biztanleria zahartzen ari baita, bizilagun asko erdigunetik kanpo bizi baitira eta Urretxun aldapa asko baitaude.

Dagoeneko hutsik dauden lokalei erabilpena emateko lan egiten ari dira. Udala Iparragirre kaleko bi lokal berritzen ari da. 12an herriko artisau talde batek lan egingo du (denak emakumeak) eta 8a merkatariei eskainiko zaie, Bertan ekitaldiak, tailerrak, ikastaroak… antolatuko dituzte. Elkarlana eta sormena bultzatuko dira.

Luquik eta Nievesek lokal horien jabeei eskerrak eman zizkieten, alokairu sinboliko bat kobratuko baitute. Aurki beste lokal batzuk txukundu eta erabiliko direla aurreratu zuten. Elkarte batzuk ere lokalak eskatu dituzte. Gainera, obretan merkatarien beharrak aintzat hartuko dira (irisgarritasuna, argitasuna…) eta Merkataritzaren Mahaia eratu behar da.

Jaurlaritzaren laguntza

Hau guztia Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza sailaren laguntzari esker egin ahal izango da. 2016an 21.700 euro eman zizkion Urretxuko Udalari, 2017an 27.000, 2018an 150.000 eta 2019an 131.000. Azken bi urteetan Urretxuko Udalak jaso dezakeen gehiena jaso du.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

Iruzkin 1

  1. Pako
    Pako urtarrila 31, 23:21

    Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra

    Iruzkin honi erantzun

Idatzi iruzkin bat

Egin klik hemen erantzuna bertan behera uzteko.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 5 =


Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]