Urretxuko Udalak patin ikastaroa antolatu du
Ederrena pilotalekuan patin ikastaroa emango dute. Sei orduko iraupena izango du. Ordu eta erdiko lau saio izango dira, hilaren 13an eta 20an eta martxoaren 5ean eta 12an. Ordutegi ezberdinak daude aukeran, goizez eta arratsaldez. Materiala parte hartzaileek eraman behar dute: patinak, kaskoa eta protekzioak. Izena Ederrena pilotalekuan (943 72 46 62) edo Aizpurunea kultur etxean (943 03 80 88) eman behar da, hilaren 10a baino lehen. Parte hartzaile bakoitzak 20 euro ordaindu behar du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide