Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

‘Urretxun bizi gara’ ikastaroko parte hartzaileei diplomak eman dizkiete

‘Urretxun bizi gara’ ikastaroko parte hartzaileei diplomak eman dizkiete
abendua 19
09:31 2018

Urretxuko Udalak Urretxun bizi gara ikastaroan parte hartu duten etorkinei diplomak banatu dizkie. Egitasmo honen helburua etorkinak lehenbailehen integratzea eta bertan jaiotakoen eta kanpotik etorritakoen arteko hartu-emana sustatzea da. Horretarako, herriari, elkarteei eta zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzen diete. Aurten Honduras, Nikaragua, Kuba, Ekuatore Ginea, Pakistan eta Marokotik etorritako urretxuarrek parte hartu dute.

Diploma banaketa atzo goizean izan zen, udaletxeko areto nagusian. Monica Leiva koordinatzaile eta gidariak eskerrak eman zizkien hamaika aste hauetan elkarbanatu duten guztiagatik. «Harrera eskola honetan, bizilagun berriei informazioa eskaintzen diegu. Baliabideak ezagutzea nahi dugu, bazterketarik jasan ez dezaten. Txangoak, bi- sitak, informazio saioak… egin ditugu. Gainera, Nagusilanek, Aspacek, Urolak, Goierrik, Lurrak eta gaztetxeak egiten duten lana ezagutzeko aukera eduki dute».

Jon Luqui alkateak Urretxun bizi den oro urretxuarra dela gehitu zuen. «Berdin du bakoitza non jaio den edo bere azalaren kolorea zein den. Kanpotik etortzen zareten guztiek asko eskaintzen diguzue. Erronka, sare bat ehuntzea da. Hemen jaio garenok zuekin inplikatzea. Ikastaro hau aletxo bat da. Lanik handiena zuek egiten duzue. Harrera eredu bat diseinatu behar da berehala urretxuarrak senti zaitezten. Monicari eskerrak eman nahi dizkiot bere inplikazioagatik eta zuek, antolatzen ditugun gainontzeko ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaituztet. Urretxu eta Zumarraga herri aktiboak dira eta horrek integrazioa errazten du».

Leivak atzo Migratzaileen Eguna zela eta, Euskal Herriko migratzaile ezagunenetako bat (Joxe Mari Iparragirre) urretxuarra zela gogoratu zuen.

Bukatzeko, ikastaroan parte hartu dutenek hitza hartu zuten. Denek udalari eta Leivari eskerrak eman zizkieten. «Eskerrik asko ongi etorri honengatik. Nora joan eta zer egin ez genekiela heldu ginen eta eskola honi esker jendea ezagutu dugu eta urretxuarrak garela sentitzen dugu», esan zuen Walter Gadea nikaraguarrak.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 5 =


Iruzkin berriak

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]

Felipe: Zertarako nahi degu hitzaldi batera Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi,... ekarri, inor ez badaki nortzuk diren. [...]

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]