Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urretxun ziklo-krosari chico-kros deitzen zaio

Urretxun ziklo-krosari chico-kros deitzen zaio
urtarrila 18
10:08 2019

Urretxun ziklo-kros zaletasun handia egon da beti. Egun, Chico-Izagirre sendia da horren erakusgarri nagusia. Aita mekanikaria eta prestatzailea da eta bi semeek lasterketetan parte hartzen dute.

Mendijurren eta Yurrebasoren garaietatik, ziklo-kros zaletasuna ondo sustraituta dago Urretxun. Egun, zaletasun horren erakusle nagusia Chico-Izagirre sendia da. Aita prestatzailea eta mekanikaria da eta bi semeek lasterketetan parte hartzen dute. Zaharrena, Haritz, 24. postuan sailkatu zen igandean gazte mailako Espainiako txapelketan.

Aita, Aitor, umetatik da bizikleta zalea. «Bizikleta umetatik gustatzen zait. Egunero ibiltzen ginen. Ondoren, zikloturista izan nintzen. Lehiatzen berandu hasi nintzen, 32 urterekin, apustu bat medio. Lagun batzuk ziklo-krosean aritzen ziren, ez nintzela ausartuko esan zidaten eta hala hasi nintzen. Semeak lasterketatara etortzen ziren ni ikustera eta beraiek ere zaletu egin ziren. Gure etxean futbol baloiak ez daude, baina bizikletak nonahi».

Semeak lehiatzen hasi zirenean, berak lasterketetan parte hartzeari utzi zion. Goierri kirol elkarteko prestatzailea da. Baita Espainiako txapelketa bost aldiz irabazi duen Javier Ruiz de Larrinagaren mekanikaria ere. «Bizikletan lehen baino askoz ere gutxiago ibiltzen naiz, baina ez dut lasterketen falta sumatzen. Dakidan apurra haurrei irakasteak askoz ere gehiago motibatzen nau».

Haritz eta Ibai

Bere ikasleen artean bere bi semeak daude: Haritz eta Ibai. Batek 17 urte ditu eta besteak 14. Hauei ere izugarri gustatzen zaie ziklo-krosa. «Umetatik aita ziklo-krosa egiten ikusi dut eta 9-10 urterekin errepideko lasterketetan parte hartzen hasi nintzen. Duela hiru urte, berriz, ziklo-krosean hasi nintzen», azaldu du Haritzek.

Ziklo-krosean errepidean baino gusturago ibiltzen da. «Errepidea gustatzen zait, baina ziklo-krosa gehiago. Lokatz gainean ibiltzea oso polita da».

Aurten inoiz baino emaitza hobeak lortu ditu. Gipuzkoako txapelketan bigarren postuan sailkatu zen eta Espainiako txapelketan parte hartu du. «Aurten oso ondo ibili da. Hemengo probetan lehen hamarren artean ibili da eta Estatu mailakoetan hamabost lehenen artean», dio bere aitak.

Espainiako txapelketan ez zuen zorte handirik izan. «Oso urduri jarri nintzen eta lehen itzulian gaizki ibili nintzen. Ondoren, atzetik aurrera egin nuen, baina berandu zen. Lehen itzulia 52. postuan bukatu nuen eta amaieran 24. sailkatu nintzen», aipatu du.
Aita harro dago. «Lehen itzuliagatik izan ez balitz, hamabost lehenen artean geldituko zen. Baina berdin du. Gustura ibili da, lagunak egin ditu eta asko ikasi du».

Ez du jarraitzeko asmorik. «Irailean unibertsitatean hasiko naiz, ekonomiarekin lotutako zerbait ikasi nahi dut, eta printzipioz lehiatzeari utziko diot. Anaiari lagunduko diot». Gurasoekin batera, noski. Izan ere, Aitor Chicok ondo dioen moduan, ziklo-krosean taldea familia da. Urretxun ziklo-krosari chico-kros deitzen jarraituko diote, beraz.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 1 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]