Aurtengoan ere Jasokundeko Andre Mariaren jai eguna ospatu dute Zumarragan. Egun berezia izaten da gaurkoa Zumarragan, eta horren inguruan egitaraua antolatu dute. 11:00etan meza nagusia egon da Jasokundeko Andre Mariaren parrokian, eta honen ondoren etorri da dantzaldia euskadi plazan. Bertan egin dituzte herriko dantzariek ohiko ezpata-dantza eta ondoren ohorezko aurreskua.
Ondoko link-ean daude dantzaldiko argazkiak:
http://www.flickr.com/photos/131184127@N04/albums/72157710326635817
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide