Teresa, Martiña eta Eulalikeuren haurtzaro zein gaztaroko pasadizoak gaur egun bizi dutenarekintartekatuz eskaintzen dizkigute. Izan ere, goxotasun harrigarrizkateatzen ditu idazleak iragana eta oraina, bizinahia eta heriotzaridiogun izua, malko garratzak eta irribarre lotsatiak… Munduakafetegia bada, bertan guretzat erreserbaturik dagoen aulkianesertzen gara gu, baina musika gelditzen den aldiro, jokotik kanpogeratzen da norbait. Urte askotako esperientziaz mintzatzen zaigunTeresaren ustez, aulki-jokoa da bizitza. Eta liburu hau jokoko musikada, zeina irakurlea aulkien bueltan gustura dabilenean gelditu egitenbaita. Laburra da, bai, baina zeinen jolas polita!
Amaia Iturriotz