Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

UZ Trail mendi lasterketan 300 parte hartzaile espero dituzte iganderako

UZ Trail mendi lasterketan 300 parte hartzaile espero dituzte iganderako
otsaila 19
09:31 2019

Igandean UZ Trail mendi lasterketa egingo dute Urretxun eta Zumarragan. Urteroko moduan, bi ibilbide egongo dira: bata 12,1 kilometrokoa izango da eta bestea 23,4koa. Ibilbide motzak 800 metroko desnibela du eta luzeak 1.600 metrokoa. Antolatzaileek 300 parte hartzaile inguru espero dituzte.

Korrikalariek Ederrena pilotalekuan jasoko dute dortsala. Guztiak 09:45ean abiatuko dira, Areizaga-Kalebarren plazatik. Lehen 12,1 kilometroak elkarrekin egingo dituzte: Izazpira igoko dira eta handik Areizaga-Kalebarrenera itzuliko dira. Bertan ibilbide motzakoen helmuga egongo da. Ibilbide luzekoek, berriz, jarraitu egingo dute. Irimora igoko dira eta handik herrira itzuliko dira.

Lasterketa bukatzen dutenean indarrak berritzeko eta dutxatzeko aukera edukiko dute. Aldiri kiroldegiko dutxak erabili ahal izango dituzte.

Sari banaketa ekitaldia 14:00etan izango da, Areizaga-Kalebarren plazako agertokian. Lehen sailkatuek txapela, Eusko Label produktuen saski bat eta datorren urteko lasterketako izen-ematea jasoko dituzte. Bigarren eta hirugarren sailkatuek txapelaren ordez garaikur bat jasoko dute.

Lasterketa honetan izena emateko rockthesport.com webgunera jo behar da. Federatuek 16 euro ordaindu behar dute eta federatuta ez daudenek 20 euro. Iganderako eguraldi ona iragarri dute eta antolatzaileek korrikalariak parte hartzera animatu dituzte.

Goierri Koparako baliagarri

UZ Trail mendi lasterketa Goierri Koparako baliagarria da. Kopako lehen lasterketa Garingoa izan zen eta Urretxu-Zumarragakoa bigarrena izango da. Martxoaren 9an Arriarangoa egingo dute, apirilaren 6an Gabiriakoa, maiatzaren 4an Segura eta Zeraingoa, ekainaren 8an Zaldibiakoa eta irailaren 8an Idiazabalgoa. Garingoak ibilbide motza bakarrik du eta Gabiriakoak luzea bakarrik. Beraz, sei luze eta beste horrenbeste motz daude. Bost sailkapen onenak hartuko dira kontuan. Oraingoz, Garingo irabazleak dira liderrak, noski: Sarah Ugarte eta Ander Lazkano.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 5 =


Iruzkin berriak

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]