Espainiar konstituzioak ezarritakoaren aginduetara, 1995eko maiatzaren 22an zinpekoen Epaimahaiaren Lege Organikoa promulgatu zen.
Erakunde honen oinarrietan bi printzipio nagusi daude: Alde batetik, Konstituzioaren arabera Justiziak herrian duela iturburua eta, bestetik, Estatu demokratiko batean hiritarrek arazo publikoetan esku hartu behar dutela.
Printzipio hauen egokitasuna zalantzan jarri gabe erakunde honek arazo batzuk aurkezten dituela baieztatuko nuke. Agian, beste neurri batzuen aukeraketak aztertu beharrekoak lirateke, esate baterako hiritarren Justizi administrazioan parte-hartzea, berauek aukeraturiko epaileen bidez bideratzea.
Ez dugu ahaztu behar gure sistema juridikoak ez duela Anglosaxoiarekin zerikusirik. Hemen justiziaren betebeharra, kodifikaturik dagoen zuzenbidearen kasuz kasuko interpretazio eta aplikaziora mugatzen da.
Lege berri honek Zinpeko Epaimahaiari pertsona bat errudun den edo ez den erabakitzea eta delituan izan duen partaidetza zehaztea eskatzen dio. Honek, arauetan ezarritako irizpide batzuk ulertu eta kontutan hartzea behartzen duo Zuzenbidean tekniko direnei hainbeste lan eman eta ematen dien eginkizun hau epaileak ordu batzuetan emandako argibide batzuekin soilik, egoki betetzeko gai izango al gara hiritarrok? Gainera, legegileak hiritarren gaitasuna hain garbi bazuen, zergatik mugatu du Zinpekoen Epaimahaiaren eskuduntza, delitu penal gutxi batzuetara bakarrik?
Goiatz Aizpuru Lizarralde
Zuzenbidean lizentziatua