Elkartearen ekarpena itzela izan da:kandela piztea eta giza katea, kantu afaria, toponimia liburua,‘Urretxu eta Zumarragako euskara’ liburua, ‘Otamotz’aldizkaria, otamotz.eus atari digitala, Euskara Biziberritzeko PlanNagusia txertatzeko egindako lana… Bazkideek eta udalek askolagundu dute, baina zuzendaritza batzordetik pasatu diren lagunekegin dute lanik handiena. Azken urteotan ez da inor azaldu erreleboaemateko prest eta hausnarketarako ordua heldu da: merezi al dujarraitzeak?
Galdera honi eta beste batzueierantzuteko Zintzo-Mintzo elkarteak gogoeta-prozesua antolatu du.Erabaki hau martxoaren 6ko bazkideen batzarrean hartu zen etadagoeneko bazkideei, aldizkariko harpidetza ordaintzen dutenei eta biherriotako elkarteei ekimenaren berri eman zaie.
Bi arrazoi nagusi daude gogoetariekiteko. Batetik, zuzendaritza taldeko kideek eguneroko zurrunbilotikatera eta gogoeta lasai egin behar dela uste dute. “Zintzo-Mintzokurte askotako ibilbidea egin du Urretxu eta Zumarragan euskararengarapenaren alde lanean eta orain arte egindakoaren balantzea eginbehar dugu”.
Hausnarketarako bigarren arrazoia,“agian garrantzitsuena”, elkarteak berak bizi duen egoera da.“Urte asko daramagu zuzendaritzaren aldaketarik ez dagoela, ez daerreleborik ikusten eta egoera honetan jarraitzea ez da eramangarria.Inertzia honetan ez daukagu jarraitzerik. Egoera kezkagarrihonen aurrean hainbat galderari erantzun beharrean gaude: Zer egindezakegu elkartea biziberritzeko? Tresnarik egokiena al da herrianeuskararen aldeko dinamika sozial indartsu eta iraunkorra sortzeko?Zeinek bultzatuko du hemendik aurrera? Galdera potoloak, bainaerantzun baten beharra dutenak”.
Elkarteak orain arte egindakoibilbideak izan dituen ezaugarri, baldintza eta egoerez jabetzea dahelburuetako bat. Horrekin batera, Zintzo-Mintzok egun bizi duenegoeraren azterketa egin eta diagnostikoa osatu nahi da. Bukatzeko,bazkideek euskararen normalizaziorako eragile bezala elkartearentzatnahi duten etorkizuna zehaztu nahi da.
Hausnarketa egiteko bi jardunaldiegingo dira. Maiatzaren 22an eta ekainaren 5ean izango dira,9.00etatik 14.00etara, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.Norberak bizi eta sentitzen duenetik abiatuta, parte hartzeaoinarritzat duten teknika eta talde-dinamikak erabiliko dira.
Zuzendaritza batzordeak bi herriotakoeuskaltzale guztiek parte hartzea nahi du. Erantzunak guztion arteanaurkitu nahi dira. “Jakin badakigu egunerokoan estu gabiltzaladenok, baina oso garrantzitsua da gogoeta-prozesuan ahalik eta jendegehienak parte hartzea. Gai garrantzitsuak ditugu eskuartean,bidegurutzean gaude, eta gogoetan parte hartzeko eskatu nahidizuegu”.
Zalantzak argitzeko edo izenaemateko 615 725 008 telefono zenbakira deitu (Josu) edozintzo_mintzo@otamotz.com helbidera idatzi behar da maiatzaren 14abaino lehen. Otamotz.com atariaren bitartez ere eman daiteke izena.