Ane Aierbe
Krisia gora krisia behera
ez da besterik entzuten
buruak eta poltsiko denak
hustuta dabiltza aurten.
Baina ez gera jabetu oraindik,
krisirik bazela lehen:
naturaz, euskaraz, maitasunaz,
horrenbestetan amesten…
herdoildutako orratzak ez du
hari finarekin josten,
nik neureari eutsiko diot
ezinezkotan sinesten!
Andoni Jaka
Sarri lotsa galtzea
ez degu erraza
jende aurrean itoz
galtzen det arnasa,
ez naiz kaka larriai
eusteko kapaza,
nerbioak templatzeko
onena ginkasa!
Nahikari Ganboa
Batzuek asko eta
besteek hain gutxi
amak txikitatikan
zidan erakutsi,
denetik duenari
patrikak igurtzi,
ta ezer ez daukanari
behar duna utzi.