Eusko Jaurlaritzaren HizkuntzaPolitikarako sailburuordetzaren diru-laguntzarekin egingo dugu etaTopagunea Euskara Elkarteen Federazioko kide diren beste hainbathedabiderekin batera bideratu dugu.
Hilabete honetako alean galdetegi bataurkituko duzue eta horrekin hasiko dugu azterketa. Galdetegia beteeta inongo kosturik gabe gure egoitzara bidali besterik ez duzue eginbehar. Horrez gain, inori Internet bidez osatzea erosoago egingobalitzaio, otamotz.eus-en ere egongo da aukera galdetegiarierantzuteko. Azterketa Aztiker enpresaren aholkularitzarekin eramangodugu aurrera eta hiru helburu nagusi ditu:
1.- Aldizkariaren irakurleak ezagutzea:
Aldizkariaren eta atariaren irakurleakezagutu nahi ditugu, horrek Otamotzen posizionamendua egokitzenlagunduko digulakoan. Besteak beste, honako xehetasun hauek ezagutunahi ditugu:
-Irakurle kopurua, aldizkariaren eraginaren neurria emango diguna.
-Irakurleen segmentazioa, gutxienez ondoko irizpide hauen araberakoa:
-Adin tartea
-Generoa
-Euskara maila
2.- Irakurleek aldizkariaz duten iritzia ezagutzea:
Aldizkariaren irakurleak zenbat etanolakoak diren ez ezik, zer nolako balorazioa egiten duten ere jakinnahi dugu: balio erantsirik aitortzen diguten eta non aurkitzen dutenbalio erantsi hori. Besteak beste, honakoak jakin nahi ditugu:
-Zer informazioren bila jotzen duten gure aldizkarira
-Bilatzen duten hori aurkitzen duten ala ez
-Zerbait faltan edo soberan sumatzen duten
3.- Aldizkaria, ataria eta hedabideen mapa hobetzeko gakoak jasotzea:
Informazio hori guztia aztertuta,aspalditik denon burutan dabilen zenbait galderari erantzuteko moduanegongo gara:
-Zer eragin dute benetan Otamotz eta otamotz.eus-ek euskararen erabileran?
-Egiten dugun ahaleginaren parekoa ote da herritarrengandik duten harrera?
-Zer egin dezakegu harrera eta eraginkortasun hori hobetzeko?
-Zein bide hartu behar dugu?
- Azterketaren faseak honakoak izango dira:
Lehen fasea: Posta eta Internetbidezko inkesta (Otsailaren amaiera-martxoak 15)
-Posta eta Internet bidezko inkesta egitea
-Posta bidezko inkestaren emaitzen azterketa.
-Hilabete honetako alean eta otamotz.eus-en duzue galdetegia
Bigarren fasea: Telefonozko inkesta (Martxoak 15-Maiatzak 15). Hona hemen egin asmo dugun ikerketarenxehetasun tekniko nagusiak:
-Ikerketaren unibertsoa Zumarraga eta Urretxun bizi diren 15 urtetik gorako 14.511 herritarrek osatuko dute (2008ko erroldako datuak, iturria: INE).
-Lagina: 900 elkarrizketa egingo ditugu telefonoz, galdera-sorta egituratua erabilita.
-Urretxun, 359
-Zumarragan, 541
Hirugarren fasea: txostena etaondorioak landu (Maiatzak 16-Ekainak 30). Azken ondorioak jaso eta emaitzakgizarteratuko ditugu. Uztailaren hasieran egingo dugu ondorioenkomunikazio-lana.