Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zuhaitzaren Soinuaren urtebetetze festa gogoangarria

Zuhaitzaren Soinuaren urtebetetze festa gogoangarria
maiatza 08
11:57 2017

Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa txalapartari taldeak 25. urteurreneko festa ospatu zuen larunbatean Labeaga aretoan. Azken 40 urte hauetan txalapartak Urretxu eta Zumarragan osatu duen ibilbideari buruzko dokumentala aurkeztu zuten eta ondoren kontzertu bat egin zuten. Andoni Salamero poetak, Lurra eta Irrintzi dantza taldeek, Gorka Hermosa akordeoilariak, Iban Nikolai albokariak eta Ane Aierbe pandero-jotzaileak parte hartu zuten.

Labeaga aretoa bete egin zen eta txalapartariak oso gustura daude. “Oso hunkigarria izan zen. Guk espero baino hamar aldiz politagoa. Dokumentalaren izenburua Uhinak da eta Labeaga aretoan energia uhinak egon ziren. Lagunez inguratuta egon ginen eta eskerrak eman nahi dizkiegu musikari, dantzari eta ikusle guztiei. Beraiek gabe, ez gara ezer. Ez dugu ekimen berririk eskuartean, atseden hartu nahi dugu, eta lagun horien zerbitzura gaude. Beraien ekimenetan parte hartzeko prest”, esan du Jesus Mari Dominguez Bullik.

Horra hor Gotzon Aranburuk prestatutako bideoa.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 9 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

tiduj: txitxarra eta inurriaren erantsunak [...]

Urola triatloi kluba: Duatloi txikiko informazio gehigarria gure web orrian aurki dezakezue: https://www.urolatriatloia.com/eu/2017/04/04/urretxu-zumarragako-4-duatloi-txikia/ [...]

Agi: Zeintzuk dia karteletan agertzen dienak? [...]

Igor: Ospitaleko bidean konpondutako espaloian, zebra bideen pareko koskak ez dituzte aulki edo gurdientzako egokitu. [...]