Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarraga, bularreko minbiziaren aurka

Zumarraga, bularreko minbiziaren aurka
urria 12
12:31 2018

Hilaren 19an Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da eta gaitz hau pairatu duten emakumeek elkarteak, Katxalinek, hainbat ekitaldi antolatu ditu Zumarragan. Horretarako, Goienetxe fundaziokoen laguntza eduki dute.

Atzo udaletxeko balkoian lazo arrosa erraldoi bat jarri eta prentsaurrekoa eman zuten. Mikel Serrano alkateak, Katxalineko Maite Vallek eta Goienetxeko Sonia Martinek hartu zuten hitza. «Minbizia pairatu dutenei elkartasuna azaltzeko gerturatu gara hona. Ez zaudete bakarrik», esan zuen alkateak.
Vallek Zumarragako Udalari eskerrak eman zizkion. «Udalarekin harremanetan jarri gara, Zumarragan laguntza behar duen jende asko dagoelako».

Goienetxeren babesa ere lortu dute. Fundazio adimen urritasuna dutenekin lan egiten du  eta Kattalinek Legazpiko eguneko zentrokoen laguntza jaso du. «Zumarragan egin genuen erakusketara etorri ziren eta hunkitu egin gintuzten. Guztion artean bularreko minbizia duten emakumeak ikusgarri egin behar ditugu eta entsegu klinikoen aurrean itxaropentsu azaldu behar dugu».

Larunbatean Katxalineko emakumek postu bat jarriko dute Zumarragako plazan. Bertan, beraiek egindako eskulanak salduko dituzte eta informazioa banatuko dute. Gainera, diru bilketa egingo dute ikerketaren alde.

Hilaren 25ean Goienetxe fundazioko lagunekin elkartuko dira, Legazpin. Bertan, elkarrekin egin dezaketena aztertuko dute.

Bukatzeko, hilaren 28an martxa arrosa egingo dute Donostian. Helburua hiriburua arrosaz tindatzea da. Lau kilometroko ibilbidea osatuko dute, 11:00etan Alderdi Ederretik aterata. Nahi duten guztiek parte har dezakete. Larunbat honetan izena eman ahal izango da, Zumarragako plazan jarriko duten postuan.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 9 =


Iruzkin berriak

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]