Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Kirola

Zumarraga, Field Targetaren topaleku

Zumarraga, Field Targetaren topaleku
urtarrila 15
12:30 2015

Uztailaren 18an eta 19an Europako Field Target Txapelketa Zumarragan jokatuko da. Tiratzaile europarren lana puntuagarria izango bada ere, Amerikako Estatu Batuetako, Venezuelako eta El Salvadorreko hainbat tiratzaile ere bilduko dira txapelketara. Orain urte eta erdi sortu dute Europako Field Target elkartea, eta Zumarragako Europa mailako bigarren txapelketa izango da. Josean Sancho Euskadi Field Target elkarteko kidea da, zumarragarra bera. Dioenez, “Europakoa munduko hiru txapelketa garrantzitsuenen artean dago Mundialarekin eta Euskadiko txapelketarekin batera”.

Zer da baina Zumarraga jardun honekin hain estu lotu duena? Sanchoren hitzetan, “lagun talde baten ilusioa da”. Orain hamar urte sortu zen modalitate hau. Ez dute animaliarik hiltzen, aire konprimatutako karabinak erabiltzen dituzte eta jaurtiketa zinegetikoen simulazioa egiten dute ituak jomugan dituztela. Talde horren ilusioaz gain, Anton Arbulu alkate ohiaren eta Mikel Serrano egungo Zumarragako alkatearen babesa nabarmendu du Sanchok. Babes horren isla da Eitzagan sortutako tiro zelaia.

Egun, Urretxun eta Zumarragan hogei bat zale ditu kirol jardun honek. Sanchoren esanetan,

“ez da gizonkote tirozale oldarkorren jarduna, kontzentrazioa eta autokontrola nagusitzen dira norbere buruarekin nahiz inguruarekin ezinbestekoa den sintoniarekin batera”.

Haurrak eta emakumezkoak ere aritzen dira. Urretxuko eta Zumarragako eskola kirolaren baitako jarduna da eta dagoeneko 1.000 bat haurri oinarrizko trebakuntza eman diete. Haurrak karabinekin lotzea arrazoitu du Sanchok:

“Pedagogia lizentziadun batek, emakumezkoa gainera, eskolaren nondik norakoa prestatu du. Haurrei karabina nola erabili, naturarekin errespetua eta ondo pasatzeko giltzarriak ematen dizkiegu. Etorkizuneko ehiztariren bat egongo da haur hauen artean eta, gure ustez, trebakuntza inportantea da”.

Irailekoa ez da urteko hitzordu bakarra izango Eitzagako tiro zelaian. Urtarrilaren 25ean Hunting Field Target beste modalitateko txapelketa izango da eta hilero izango dute lehiaren bat. Horrez gain, haurrak hartuko dituzte urte osoan zehar.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 3 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]