Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako bandak eta Gozategik kontzertua egingo dute Orioko taldearen abestien bertsio sinfonikoarekin

Zumarragako bandak eta Gozategik kontzertua egingo dute Orioko taldearen abestien bertsio sinfonikoarekin
urtarrila 11
16:21 2019

Zumarragako musika bandak 150. urteurrena ospatuko du aurten. Egitaraua gaur aurkeztuko dute. Aipatzekoa da otsailean Donostiako Orfeoiarekin joko dutela, irailean banda zuzendari ospetsuenetako batekin joko dutela eta Gozategi taldearekin kontzertu bat egingo dutela. Kontzertu honetarako Orioko taldearen abestien bertsio sinfonikoak prestatzen ari dira.

Horra hor egitaraua:

-Otsailak 2: Donostiako Orfeoiarekin kontzertua. 20:30ean, Zumarragako parrokian.

-Martxoak 23: Banda alardea, Legazpiko eta Azpeitiko bandekin.

-Apirilak 28: Valentziako Aldaya herriko bandaren kontzertua Zelai Arizti aretoan.

-Zumarragako jaiak: Gozategi taldearekin kontzertu sinfonikoa.

-Irailak 28: Jacob de Haan konposatzaile holandarrak zuzendutako emanaldia, Antioko Musika Zikloan. De Haan abesti bat konposatzen ari da egun horretarako.

-Azaroak 22 (Santa Zezilia eguna): Herriko beste talde batzuekin kontzertua. Kontzertu horretan bandaren ereserkia estreinatuko dute. Jose Migel Laskurain bandakidea da ereserki hau konposatzen ari dena.

-Abenduak 22: Gabonetako kontzertu solidarioa, Gautena elkartearen alde.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 5 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]