Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako familiaren kaleratzea bertan behera gelditu da

Zumarragako familiaren kaleratzea bertan behera gelditu da
ekaina 18
15:56 2019

Azken egun hauetan kontzentrazioak egin dituzte Santander bankuak Zumarragan duen bulegoaren aurrean, bankuak herriko familia bat etxetik bota nahi zuelako. Kaleratzea bertan behera gelditu da.

Familia hau 2015etik bizi da etxe horretan, alokairuan. 2017an jabeek 10 urteko alokairu kontratua egin zieten. Beraiek alokairua ordaintzen zuten, baina jabeek ez zuten hipoteka ordaintzen. Bankuak gaia epaitegira eraman zuen eta etxebizitzaren jabe egin zen. Epaiaren arabera, familiak biharko zuen etxebizitza uzteko eguna.

Gaur goizean, Bergarako epaitegitik berririk jaso ez dutenez, Kaleratzeak STOP plataformakoek Zumarragako Gizarte Zerbitzuetara jo dute. Udala epaitegiarekin harremanetan jarri da eta handik kaleratze-etete agindua bidali diete. Honi esker, Santander bankuak prozesua berrabiarazi arte, familiarentzat alokairu soziala negoziatzeko aukera edukiko dute.

Kontzentrazioan zeuden guztiek sekulako poza hartu dute. Udalak eta plataformak elkarlana txalotu dute. Kaleratzeak STOP plataformak familia honi babesa eman dieten guztiei eskerrak eman nahi dizkie.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 3 =


Iruzkin berriak

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]