Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako Gure Txoko jubilatuen etxea hilaren 25ean irekiko dute

Zumarragako Gure Txoko jubilatuen etxea hilaren 25ean irekiko dute
ekaina 09
09:49 2017

Zumarragako Udala Gure Txoko jubilatuen etxea berritzen ari da eta lanak amaitzear daude. Inaugurazio ekitaldia Santa Isabel jaien barne izango da: hilaren 25ean, 12:30ean.

Mikel Serrano alkateak bisita gidatua egin zuen atzo, eraikina nola gelditu den erakusteko. Irisgarritasunari eta argitasunari lehentasuna eman diotela esan zuen. «Diseinuan argitasunari lehentasuna eman diogu. Gela guztietan argi asko sartzen da eta, gainera, hormak txuriz margotu ditugu».

Irisgarritasunari eta segurtasunari dagokienez, eskailera lehen baino zabalagoa da (1,5 metroko zabalera du) eta igogailua goraino heltzen da. Isolamenduari ere garrantzia handia eman zaio, ahalik eta energia gutxien kontsumitzeko. Horretarako, harrizko ormak harri-ilearekin estali dituzte.

Bost solairu

Bisita goitik hasi zuen Serranok, hain zuzen ere: ganbaratik. Bertan, gela handi bat dago. Antzerki taldeak eta dantza taldeak erabiliko dute, entseatzeko. Solairu horretan gainera, gainontzeko guztietan bezala, komunak daude. Gainera, udaltzaingoak bertan izango ditu bere aldagelak.

Bigarren solairuan erabilpen anitzeko gela egongo da. Hitzaldi, ikastaro eta bileretarako erabiliko dute. Solairu berean, jubilatuen etxeko monitoreen bulegoa eta gizarte zerbitzuetako arreta psikologikoaren zerbitzua egongo dira.

Lehen solairuan, orain arte, taberna zegoen. Beheko solairura eraman dutenez, jubilatuek orain arte baino toki gehiago izango dute bingoan jokatzeko eta dantza egiteko. Hozkailu bat eta kafe makina bat ere egongo dira, jubilatuentzat.

Solairuartean, orain arte bezala, ile apaindegia, Gure Txoko jubilatuen etxeko zuzendaritzaren bulegoa eta billarra egongo dira.

Bukatzeko, beheko solairuan taberna eta jatetxea egongo dira. Beheko solairura jaitsi dituzte, jubilatuen etxeko ateak herritar guztiei zabaltzeko.

Taberna Bidezar-Pastorkua enpresak eramango du eta eguneko menuak emango dituzte. Jubilatuek 7,90 euro ordainduko dute eta gainontzeko herritarrek 10,90.

Obraren aurrekontua 1,3 milioi eurokoa izan da eta Eusko Jaurlaritzak 850.000 euro jarri zituen lehen faserako.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 2 =


Iruzkin berriak

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]