Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako Mary Poppins

Zumarragako Mary Poppins
urtarrila 23
12:12 2019

Mila Osinalde organo jotzaileak kontzertua egingo du larunbatean Zumarragan.
Emakume alai eta askatasun zale honen bizitza pelikula bat egiteko modukoa da

Mila Osinalde zumarragarrak kontzertua egingo du larunbat honetan, 20:00etan, Jasokundeko Andre Mariaren parrokian. Agustin Jimenez tuba jotzailearekin eta Jon Aramendi tronpeta jotzailearekin joko du.

Osinaldek urtero kontzertu pare bat eskaintzen du, baina emakume hau musikaria baino askoz ere gehiago da. Alaitasunaren eta bizipozaren eredu da, batez ere. Ipuin batetik ateratako pertsonaia dirudi eta bere bizitza pelikula bat egiteko modukoa da.

Bere familiak txokolategi bat eduki zuen eta bere aitak Zelai Arizi aretoa ireki zuen. Amak musika ikastea nahi zuen eta eskainitako aukera ondo baliatu zuen: musika izan da bere lanbidea.

Musika irakaslea

Garai hartan emakumeak etxean gelditzen ziren, baina Osinaldek liberaltzat izan du beti bere burua. Haurrei musika eskolak ematen hasi zen eta 100 ikasle baino gehiago izatera iritsi zen. Azterketak Donostian egiten zituzten. Ikasleekin joaten zen Donostiara eta azterketa amaitutakoan elkarrekin bazkaltzen zuten. Ondoren, trenean itzultzen ziren herrira, kantuan.

Institutuan ere musika eskolak eman zituen. Hasieran neskei bakarrik ematen zizkien, baina bere eskolak hain ziren dibertigarriak, non mutilek bere musika eskoletara joatea eskatu zuten. Gainera, Secundino Esnaola musika eskolako sortzaileetako bat izan zen.

Agintekeriari, frankismoari, matxismoari… aurre egin zien. Bere ikasleei merezi baino nota okerragoa jarri zietela uste bazuen, epaimahaikoei aurre egiten zien. Falangekoek institutuan musika eskolak emateko eskatu zioten, baina afiliatzeko eskatu ziotenean, planto egin zuen. Bera izan zen gidabaimena eskuratu zuen lehenengotakoa eta bere amak gizonezkoak aurreratzen zituenean kargu hartzen zion. Zumarragako organoa berritu zutenean, praka txuri batzuk jarrita joan zen kontzertua egitera. Bizilagun batek baino gehiagok kritikatu egin zuen. Berari bost axola.

Bere etxea alaitasunaren eta askatasunaren aldeko aldarri bilakatu du: bere garaian laranjaz margotu zuen eta egun lila kolorekoa da. Halakoxea da Zumarragako Mary Poppins: herriko emakume superkalifrajilistikoespialidosoena.

Egileari buruz

admin

admin

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 3 =


Iruzkin berriak

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]