Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako Udalak 100.000 euro erabiliko ditu ekonomia suspertzeko

Zumarragako Udalak 100.000 euro erabiliko ditu ekonomia suspertzeko
ekaina 15
09:58 2018

Zumarragako Udalak 100.000 euro erabiliko ditu herriko ekonomia suspertzeko. Sei diru laguntza ezberdin eskainiko ditu, inoiz baino gehiago. Programak ZumarragarEKIN du izena.

Mikel Serrano alkateak eta Rosa Maiza Ekonomiaren Garapen, Tokiko Garapen eta Berrikuntza zinegotziak prentsaurrekoa eman zuten atzo diru laguntza hauek aurkezteko. Abe- rastasuna eta lanpostuak sortzeko balio dezaketen ideiak dituzten guztiei lagunduko dietela esan zuten. «Lehen sektoreko eta merkataritzako ekintzaileak eta enpresa txikien eta ertainen lehiakortasuna hobetzea beharrezkoak dira garapen ekonomikoa lortzeko».

Sei diru laguntzetatik lau merkatariei zuzenduak daude. 72.500 euro guztira. ZuEKIN Merkatari laguntza, lehen sektoreko eta merkataritzako ekintzaileei zuzendua dago. 10.000 euro emango dira eta eskaerak urriaren 27a baino lehen aurkeztu behar dira.

ZuEKIN Berpiztu-ren helburua jarduera komertzialik ez duten lokalak erabiltzea da. 7.500 euro banatuko dira, erakusleihoak biniloekin dekoratzeko edo negozioak erdigunetik kanpo dituzten dendariei eta artisauei erakusleiho horiek erabiltzeko aukera emateko. Kasu honetan ere eskaerak urriaren 27a baino lehen aurkeztu behar dira.

ZuEKIN Hazi programaren helburua, berriz, beraien negozioan inbertsioak egin dituzten merkatari eta lehen sektoreko enpresei laguntzea da. 25.000 euro banatuko dira. Hauek ere urriaren 27a baino lehen aurkeztu behar dituzte eskaerak.

ZuEKIN Eskolara programaren xedea herriko merkatariei eta familiei laguntzea da. Horretarako, eskolako materiala Zumarragan erosten duten familiei diru laguntzak emango dizkiete. 30.000 euro banatuko dira. Eskaerak irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean aurkeztu behar dira.

Bigarren sektoreko enpresa txiki eta ertainentzat ere diru laguntzak egongo dira. ZuEKIN Berritu programak lehiakortasuna bultzatzeko proiektuak egiteko diru laguntzak emango ditu. 20.000 euro banatuko dira, proiektuak aurtengo urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean egiten dituztenen artean.

Bukatzeko, ZuEKIN Sortuz-ek 7.500 euro banatuko ditu ekintzaileen artean. Ekonomia sozialekoak diren, izaera estrategikoa duten eta berritzaileak diren proiektuak bereziki sarituko dira.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 9 =


Iruzkin berriak

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]

Unai Badiola Urrate: Baina nola ez Jon,barkatuak bitez Espainian horrelako erabakiak hartzen dituztenak!! baina aurreko legegintzaldikoak?ez mesedez ez, [...]