Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako Udalak 200.000 euro inbertituko ditu industrialdean

Zumarragako Udalak 200.000 euro inbertituko ditu industrialdean
ekaina 21
12:58 2018

Zumarragako Udalak Argixao industrialdea berritu eta hobetzeko plan bat egin du. Espaloiak, errepidea eta argiteria berrituko ditu, sarrera berri bat egingo du eta aparkalekuko sarrera hobetuko du.

Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Rosa Maiza zinegotziak eta Bakarne Egiguren Argixao Industrialdea elkarteko kideak prentsaurrekoa eman zuten atzo egitasmo hau aur- kezteko.

Alkateak Argixao industrialdeko 29 enpresek osatu duten elkartearekin harreman estua dutela esan zuen. «Elkartea iaz sortu zuten. Argixaon 29 enpresa eta 350 langile daude. Industrialdea 1989an sortu zen eta beti harreman zuzena izan dugu, legeladi honetan harago joatea erabaki dugu. Harremana estuagoa da eta bilera gehiago egiten ari gara, enpresen lehiakortasuna sustatzeko».

Hala, iaz industrialdeak eta Udalak hitzarmen bat sinatu zuten. Akordio horren baitan, diagnostiko bat egin dute. Pertsona bat kontratatu dute sei hilabeterako eta honek enpresa guztietako ordezkariak elkarrizketatu ditu. Industrialdeko erabiltzaileek hainbat gabeziren berri eman diote Udalari eta honek 200.000 euroko inbertsioa egingo du.

SPRIri diru laguntza eskatuko dio, industrialdeko bazkide nagusia baita. Obrak urte amaieran hasiko dituzte eta bizpahiru urteko epean egingo dira. Maizak industrialde «atsegin» eta «ordenatua» nahi dutela esan zuen.

Azpiegiturei dagokienez, argiteria eta ur hartuneak berrituko dituzte. Errepideak, arekak, espaloiak eta zintarriak ere berrituko dituzte. Gainera, seinalizazioa hobetuko dute: bai bertikala eta bai horizontala.

Irisgarritasuna ere hobetuko dute. Oinezkoen ibilbidea osatuko dute, zati ezberdinen arteko lotura eginez. Hala, langileak oinez joatea bultzatu nahi dute. Bestalde, gutxitu fisikoentzako aparkaleku gehiago jarriko dituzte.

Gainera, hiri altzariak konpondu eta berriak jarriko dituzte eta garbiketa eta lorezaintza lanak hobetuko dituzte. Bukatzeko, aparkaleku nagusiko sarrera hobetuko dute eta sarrera berri bat egingo dute. Aparkaleku nagusia industrialdeko bulegoen ondoan dago eta sarrera aldrebesa du. Sarrera berriari dagokionez, Argixao futbol zelaiaren ondoan egongo da. Dagoeneko hortik industrialdera sartzeko aukera dago, baina asfaltatu eta zabaldu egingo dute.

Egigurenek udalari esker lan ingurune atseginago bat izango dutela esan zuen eta eskerrak eman zituen.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 8 =


Iruzkin berriak

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]

Unai Badiola Urrate: Baina nola ez Jon,barkatuak bitez Espainian horrelako erabakiak hartzen dituztenak!! baina aurreko legegintzaldikoak?ez mesedez ez, [...]