Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako Udalak aparkaldi mugatua behin betiko onartuko du

Zumarragako Udalak aparkaldi mugatua behin betiko onartuko du
otsaila 01
17:35 2019

Urriaren 8tik Zumarragako erdiguneko kale batzuetan ordu betez bakarrik aparkatu ahal izan da. Udalak, herritarrei iritzia jaso ondoren, neurria behin betiko onartzea erabaki du. Trafiko ordenantzan txertatuko da eta ondoren araua hausten dutenei isuna jarriko diete. Udala epea ordu eta erdira luzatzea eta makinak jartzea aztertzen ari da. Aparkatzea, orain arte bezala, doan izango da. 20:00etatik 09:00etara egoiliarrei lehentasuna ematea ere aztertzen ari da.

Helburua herriko merkatariei laguntzea da, baina bizilagunei kaltetu gabe. Urriaren 8tik urtarrilaren 7ra datuak jaso ziren eta herritarrei iritzia emateko eskatu zieten. Epe horretan 7.634 autok aparkatu dute mugatutako eremuan. 20.877 aldiz aparkatu dute eta gidarien %83ak araua errespetatu du. %11k behin hautsi du eta %6ak behin baino gehiagotan.

Bizilagunen balorazioari dagokionez, merkatarien %43ak neurria oso egokia dela uste du, %29ak egokia dela eta %12ak txarra edo oso txarra dela. %59ak mesede egin diola uste du eta %39ak ez duela eraginik izan. %49a mantentzearen alde dago, %31 aldaketa batzuk egitearen alde eta %20a bertan behera uztearen alde.

Gidariei dagokienez, %37ak neurria oso ona dela uste du, %31k ona dela, %17ak txarra dela eta %15ak oso txarra dela. %54k mesede egin diola uste du eta %39k kalte egin diola. %50 mantentzearen alde dago, %26 kentzearen alde eta %24 aldaketak egitearen alde.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 3 =


Iruzkin berriak

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]