Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako Udalak geriatriko ondoko elkargunea inauguratu du

Zumarragako Udalak geriatriko ondoko elkargunea inauguratu du
uztaila 25
12:23 2019

Zumarragako Udalak Argixao zentro soziosanitarioaren ondoan egin duen elkargunea inauguratu zuen atzo. Mahaiak, aulkiak eta zuhaitzak jarri dituzte, egoiliarrek eta beraien senitartekoek eta lagunek elkarrekin egoteko toki bat gehiago eduki dezaten. Zentro soziosanitarioko erabiltzaileak eta langileak 11. ur- teurrena ospatzen ari dira. Atzo, inaugurazioaz gain, hamaiketakoa, dantza lehiaketa eta kontzertua izan zituzten.

Elkargunearen aurkezpen ekitaldian Rosa Maiza alkateordeak, Irene Bareño Argixao zentro soziosanitarioko ordezkariak eta David Panadero udal arkitektoak parte hartu zuten.

Maizak elkargunea zentro soziosanitarioak dituen instalazioen osagarria dela esan zuen. «Elkartzeko eta atseden hartzeko tokia izango da. Elkargunea David Panadero udal arkitektoak diseinatu du, Argixaoko erabiltzaileen familiek eskatuta. Txoko honi esker, eraikinetik kanpo aire librean egoteko toki bat dute. Eraikinetik irten daitezke, solas egin, zerbait jan edo edan…».

Obra hori ospitaleko aparkaleku berriaren ondoan egin da. «Elkargunea aparkalekuaren eskutik egin da. Bertan, elkarrekin lotzen diren bideak daude. Bidegurutze hauetan jendea elkartu egiten da. Zumarraga ere jatorri ezberdineko jendearen elkargune bat da. Jende hau elkarrekin bizitzeko gai izan da. Elkargune honek Zumarraga anitz bat eraikitzen jarraitu nahi dugula adierazten du. Toki atsegin eta jasangarri bat da. Birziklatutako materialak eta material jasangarriak erabili ditugu topagunea egiteko. Eta metakrilatozko pieza batean Gorka Azkaratek Zumarragaren historiari buruz egindako bertso bat jarri dugu».

Bareñok udalari eskerrak eman zizkion topagunea egiteagatik. «Oso toki atsegina da eta dagoeneko erabiltzen ari gara». Fermin Sagastumeri eta Alberto Garciari ere eskerrak eman zizkien. Izan ere, egoiliarren senitarteko horiek arduratu ziren hamaiketakoaz. Nagusilaneko boluntarioek ere beraien aletxoa jarri zuten.

Esan bezala, zentro soziosanitarioa 11. urteurrena ospatzen ari da. Ostiralean paella-jana egin zuten, trikitilariek lagunduta. Astelehenean Argixao abesbatzaren emanaldia egon zen eta ondoren pintxo-potea egin zuten. Urteurreneko azken ekitaldia ostiralean izango da: 11:00etan bingoa egingo dute.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 4 =


Iruzkin berriak

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]