Zumarragako Udalak kirolari onenak omenduko ditu larunbatean
Zumarragako Udalak urteko kirolari onenak omenduko ditu larunbatean, 12:00etan, udaletxean. Omenduak Maria Clavero jiu jitsu borrokalaria, Joseba Peñagarikano field target tiratzailea eta Xabier Zaldua herri kirolaria dira. Goierri kirol elkartea eta Urola futbol eta eskubaloi taldeak ere omenduko dituzte, urte hauetan guztietan egindako lanagatik. Claverok urrezko domina lortu du Espainiako Kopan, Peñagarikanok Espainiako Opena irabazi du eta Zalduak pentatloi txapelketa irabazi du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide