Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako Udalak lokal bat utziko dio Katxalin elkarteari

Zumarragako Udalak lokal bat utziko dio Katxalin elkarteari
urria 15
09:40 2019

Zumarragako Udalak lokal bat utziko dio bularreko minbiziaren aurka borrokatzen duen Katxalin elkarteari. Lokal hori Euskadi plazan dago. Garai batean Uggasa garapen agentzia eta jabekuntza eskola egon ziren bertan.

Larunbatean Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta atzo agerraldia egin zuten Katxalin elkartekoek. Haiekin batera udal ordezkariak eta Goienetxe fundaziokoak egon ziren. Ekitaldiaren amaieran Goienetxe fundaziokoek egindako xingola arrosa erraldoia udaletxeko balkoian jarri zuten. Xingola arrosa bularreko minbiziaren aurkako borrokaren sinboloa da.

Rosa Maiza zinegotzia izan zen hitza hartzen lehena. «Plazera da guretzat gaur hemen Katxalinek Bergaran duen bulegoko lagunekin egotea. Gure lana babesa ematea eta egiten duten lana ezagutzera ematea da. Katxalinek eta Goienetxek lan handia egiten dute gizartearen alde. Denok dugu bularreko minbizia izateko arriskua eta Katxalinekoek babesa ematen dute eta ahalik eta modu onenean jasaten laguntzen dute. Zumarragako Udalak lokala utzi behar die».

Goienetxekoentzat ere hitz politak izan zituen. Fundazio horrek adimen urritasuna dutenei laguntzen die. «Goienetxek egitasmo askotan parte hartzen du. Oraingoan, xingola erraldoia egin dute. Herrietako eguneroko bizitzan parte hartzen dute eta horrek gizarte solidarioagoa egiten laguntzen du», esan zuen Maizak.

Katxalineko Maite Vallek zumarragarrei eskerrak eman zizkien. «Hunkituta nago lokala utzi behar diguzuelako. Emakumeek garai batean sufritu behar izan zuten bezainbeste sufri ez dezaten borrokatuko dugu. Beraiengandik gertu egon nahi dugu, minbizia sendatu egiten dela ikus dezaten. Ikerkuntza bultzatu beharra dago, minbizia gogor ari baita jotzen. Borrokan jarraituko dugu, errespetuarekin, baina beldurrik gabe. Urriaren 27an Donostian ikusiko gara, marea arrosan».

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 5 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]