Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragan hiru obra egiten ari dira oinezkoei mugikortasuna errazteko

Zumarragan hiru obra egiten ari dira oinezkoei mugikortasuna errazteko
martxoa 22
10:25 2017

Zumarragako Udalak herriko hiru tokitan obrak egiten ari da: Secundino Esnaola eta Busca Sagastizabal kaleetan eta ospitaleko igoeran. Hiru kasuetan helburu nagusia oinezkoen mugikortasuna hobetzea da.

Mikel Serrano alkateak hiru obrak bisitatu ditu, beraien berri emateko. Ekimen horien helburua inguru atseginak sortzea dela dio. «Secundino Esnaola 2-10ean bi metro irabaziko ditugu, aparkalekuak kenduta. Hala, espaloia metro bat zabaldu ahal izango dugu eta errepidea beste metro bat. Izan ere, Secundino Esnaola kalea Urretxu eta Zumarragako puntu beltzetako bat da. Autobusek eta gainontzeko ibilgailu handiek pasatzeko arazoak dituzte eta ispilu asko puskatu dira».

Oinezkoei dagokienez, orain arte baino askoz ere erosoago mugituko direla aipatu du. «Secundino Esnaola kalean denda asko daude eta ezin dira eroso ibili». Mugikortasuna hobetzeko, espaloia zabaltzeaz gain, lurrazpiko edukiontziak jarriko dituzte eta zebrabide bat margotuko dute, Secundino Esnaola kaletik Iparragirre hiribidera. Obra honen aurrekontua ia 200.000 eurokoa da eta maiatzerako amaitzea espero dute.

Eitza auzoko Busca Sagastizabal kalean, berriz, hirugarren faseari ekin diote. Hirugarren fase honen helburua 2, 3 eta 4 atarietan bizi direnen mugikortasuna erraztea da. Atari horietara daraman espaloia zabaldu behar dute (metro batetik bi metrora) eta espaloitik etxeetara pasatzeko zebrabide bat margotuko dute. Gainera, eraikinaren inguruko baldosak aldatu, aparkalekuak margotu eta lorategia txukunduko dute. Hirugarren fase honen aurrekontua 50.000 eurokoa da.

Ospitaleko obra

Ospitaleko obraren aurrekontua 250.000 eurokoa da. 200.000 euro Eusko Jaurlaritzak ipiniko ditu. Autobusak geltoki egoki bat izango du, errepidea asfaltatuko dute eta baldosa guztiak aldatzen ari dira. Obra maiatzean bukatzea espero dute.

Zumarragako alkateak Eitzako Oaiun parkeko skate pistari buruz ere hitz egin du. Obra bukatu dute dagoeneko eta, erabiltzaileek hala eskatuta, iturri bat eta harmaila bat jarri dituzte. Horretaz gain, argiteria tokiz aldatu dute.

Skate pista aurki inauguratuko dute. Ikastaro bat egongo da eta gero txapelketa bat jokatuko dute. Horretaz gain, skater itsu batek erakustaldia egingo du.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

Iruzkin 1

  1. Igor
    Igor martxoa 24, 12:57

    Ospitaleko bidean konpondutako espaloian, zebra bideen pareko koskak ez dituzte aulki edo gurdientzako egokitu.

    Iruzkin honi erantzun

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 5 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

tiduj: txitxarra eta inurriaren erantsunak [...]

Urola triatloi kluba: Duatloi txikiko informazio gehigarria gure web orrian aurki dezakezue: https://www.urolatriatloia.com/eu/2017/04/04/urretxu-zumarragako-4-duatloi-txikia/ [...]

Agi: Zeintzuk dia karteletan agertzen dienak? [...]

Igor: Ospitaleko bidean konpondutako espaloian, zebra bideen pareko koskak ez dituzte aulki edo gurdientzako egokitu. [...]