Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Eguzkitan gehiegi egotea, gaitz larriak sortzen dituen ohitura (004. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1995/04/28
Otamotz
Azken 50 urteetan eguzkia hartu era azala belztuta izatea modako ohitura bilakatu da, baina eguzkia hartzeak gaitz ugari era larriak sor ditzake. Udara era eguraldi eguzkitsuak gainean ditugula kontutan izanik, eguzkiarekin izan beharreko arretari buruzko xehetasun gehiago jakin nahian Begoña Aseginolatza Zabaleta dermatologoarekin izan gara. Zumarragarra. Gasteiz eta Donostian medikuntza ikasitakoa. Dermatologia espezializazioa Argentinan egin zuen. Lau urtez izan zen bertan. 1991. urtez geroztik Zumarragako ospitalean lanean dabil. Duela urte batzuetatik hona asko gehitu dira eguzkiak eragindako gaitzak. Honen arrazoia kutsadura atmosferikoan dagoela diotenak geroz eta ugariagoak badira ere, Begoña Aseginolatzak dioenez, eguzkitan egotea modan dagoen ohitura izanik, geroz eta gehiago egotea da gaitzen ugaritzearen benetako arrazoia. Eguzkitan egoteak sortarazten duen kalterik larriena minbizia da, baina babesik gabe denbora luzez eguzkipean egoteak azalaren zahartzea eta tumoreak ere eragiten ditu. Aurpegia da urte guztian zehar airea eta eguzkipean dagoenez, kaltetuen gertatzen den gorputzeko atala. Ondoren, eskuak, besoak eta emakumezkoen kasuan batez ere, hankak, belaunetik behera, dira atal kaltetuenak. Eguzkiak beltzuneak sortzen ditu azalean eta zenbaitzuetan, luzaroan bi edo hiru hilabetetan sendatzen ez diren zauri edo lesio txikiak. Azken hauek aurpegian ateratzen dira batez ere. Honelako markaren bat azalean sumatzean, berandu baino lehen dermatologoarengana joatea gomendatzen du Begoña Aseginolatzak. Lunarrak edo orainak ere zaindu beharrekoak direla esan du. Hauek handitu, kolorez aldatu edota hazkura edo mina eragiten dutenean beharrezkoa da kontsultatzea. Euskaldunon artean eguzkiak eragin ditzakeen kalteei dagokionez, bi euskaldun mota bereizi behar omen dira. Beltzaranak batetik eta azal zuri eta begi argidunak bestetik. Azken hauek eguzkiak eragindako gaixotasunak hartzeko arrisku handiagoa dute. Hala ere, eguzkiak ez ditu gaitzak bakarrik sortzen eta zenbait gaixotasun sendatzeko, eguzkitan egotea komenigarria omen da,  psoriasiaren kasua adibide moduan. Eguzkiarekin kontu handia izatea da prebentziorik onena eta horretarako bi modu daude. Eguzkirik ez hartzea edota hartzekotan foto-babesak erabiltzea. Kremak behar beharrezkoak dira eguzkia hartzeko baina foto-babesle maila altua dutenak dira derrigorrez erabili beharrekoak. Azalaren arabera foto-babes gehiagoko edo gutxiagoko krema erabil daiteke baina, gutxienez 8tik gora ematea aholkatzen du. Umeen azala zuriagoa denez, 12tik gorako foto-babeseko krema erabili behar da. Krema hauek eguzkitara joan aurretik ematea gomendatu du, eta eguzkitan luzaroan egonez gero bi ordutik bi ordura eman behar da. Eguzkitan egon nahi bada, neurri higienikoak kontutan izan behar direla behin eta berriz adierazi du. Honela, eguerdi partean ezin da eguzkitan egon eta denbora luzez hau egitea ere ekidin behar da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT