Juan Luis Mendiaraz (005. alea)
Aktore lanbidea duen urretxuarra. Aspaldi ekin zion bere aktore dohaina eskenatokietan erakusteari baina, ofizialki, duela hamabi urte hasi zen, “Gure herria” antzezlanarekin.
Ordutik denetik egin duo Antzerki obra ezberdinetan aktore gisa jarraitzeaz aparte, “Kaskazuri” eta “Txilipurdi” obrak idatzi eta zuzendu zituen Urretxun. Zinean ere aritua da eta baita telebistako “Bi eta Bat” saio umoretsuan ere. Azken honekin arrakasta dezente lortu zuen, nahiz eta berak aparteko garrantzirik ez eman honi.
Egun, “Oleanna” izeneko obra antzezten ari da, “In Fraganti” taldearen barnean, Zumarraga-Urretxuko antzerki astean parte hartuz. Bitxikeria gisa, Urretxun antzerki obra bat egiten duen aurreneko aldia da. Aurrerantzean antzezlan hau Euskal Herrian zehar antzeztuko dute.
Etorkizuneko asmoen berri galdetzean, momentuz antzerkian jarraituko duela esan digu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide