Bertso afaria (006. alea)
Maiatzaren 26an Goierri Elkartean Zintzo Mintzoko kultura taldeak antolatutako bertso afarian hirurogei lagun elkartu ziren Andoni Egaña-ren eta Sebastian Lizasoren bertsoak entzuteko irrikan.
Giro ezin hobea sortu zen, bertsolariak batez ere gai librean aritu ziren beren gatz eta piperrarekin. Bukaeran Urretxuko Bertso eskolakoak diren Asier Otamendi, Gorka Ojanguren eta Nerea Elustondo beldur gabe aritu ziren bertsotan. Agiñakoak ere aipatu behar dira trikitixarekin Goierri elkarteko bazterrak astindu baitzituzten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide