Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Santa Lutzi eguna (010. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1995/12/08
Otamotz
Nahiz bertan nahiz kanpoan izan, Zumarragako eta Urretxuko guz­tioi, eta inguruko herrietako hain­bat eta hainbati, abendua hitza entzun bezain laster Santa Lutzi eguna datorkigu burura oroitzape­nez eta bizipenez beterik. Santa Lutzi eguna bizitzeko era desberdinak daudenez Santa Lutzi egun asko dagoela esan behar da. Lehendabizi, ganadu feriara saltzera edo erostera datorrena aipatuko genuke. Hau Urdaneta kalean eta, batez ere, goiz partean ibiliko da kalean gora kalean behera urtez urte bakanagoak diren moxalei eta begira, salneu­rriak galdetuz eta hala gertatuz gero, tratuan, zarata handirik gabe egindako tratuan. Beharbada zintzarriren bat erosiko du eta bazkaldu ondoren, laster hartuko du etxerako bidea. Baserritik bizi, edo behintzat inguruko baserrietan jaiotakoentzat ere abenduaren l3a egun berezia izango da. Batzuek bueltatxo bat eginda konformatu beharko dira, baina beste batzuk urteroko irteeratxoa egitera, hots, egun pasa, etorriko dira. Goizean abereak, barazkiak, oiloak, kapoiak, tresneria (betikoa eta azkene­ko aurrerakuntzak) ikusi, herritar batzuekin topo egin, tartekoren bat badaukate beraien etxean edo bestela taberna batean bazkari ederra egin, montekristoa piztu, herri kirolak ikusi, aitzurren bat edo, mantaren bat edo zerbait erosi eta gustura etxeratuko dira. Datozen Gabonetarako despentsa prestatzeko asmotan erosketak egingo dituzten etxekoandreak ere izango dira. Ez dakit nongo barnetegiko euskara ikasleak ere euskara praktikatzeko, eta hemengo giro berezia ezagutzeko asmoz etorriko dira. Hauek segur aski, taloa txistorrarekin jango dute. Eta saltzaileak, turroia, ardoa, gazta, eztia, eta artisauak, eta rifak saltzen eta ez dakit zer zozketatzen…, eta lapurrak, eta saltzaileak… eta jendea… eta jendea… gure bi herriok saltzaileez, erosleez, jendez gainezka. Argi dago Santa Lutzi eguna benetan bizi dugun eta bizirik dagoen, eta horregatik aldatu eta aldatzen ari den eguna dela. Garai batean ganadu feriak, batez ere moxalen feriak , mendian, jendea bizi ez zen lekuetan izaten ziren. Ezkioko Anduaga haraneko Santa Lutzi baselizaren ondoan ere bazen horrelako feria bato Gipuzkoako juntek jendea bizi ez zen lekuetan feria egitea debekatzen zuen akordio batean oinarrituz. Urretxuk ganadu feria sortzeko baimena eskatu zuen eta baita baimena lortu ere 1727. urtean. Handik aurrera, eta hasiera­ hasieratik makina bat liskar izan zen Urretxu eta Zumarragaren artean, feria Urretxu-rena izan arren, Zumarragan ere izaten zelako. Zumarragak gero eta indar gehiago hartu zuen, azkenean, mende honetako berrogeita hamarga­rren hamarkada inguruan ganadu feria bereganatu zuelarik. Gaur egunean bi udalen artean antolatzen da Santa Lutzi eguna, hasieran ganadu feria zena, gaur egunean ganadu feria baina batez ere azoka dela esan dezakegu, bi he­rriotako biztanleontzat urteko egunik bereziena eta politena zalantzarik gabe.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT