Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Mari Jose Bermejo: "Urretxu eta Zumarragarrentzat 1996a ez da 1995a baino txarragoa...(011. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/01/08
Otamotz
Urte berrian sartzen garenean elkarri urte zoriontsua opa diogu baina hasitako urtearen aurrean makina bat kezka izaten dugu. Guk, M. Jose Bermejorengana jo dugu, Urretxuko azti eta etorkizun igarlearengana, 1996 urtea zer-nolakoa izango den galdetzera eta bide batez hain iluna dirudien azti-mundu hori pixka bat hobeto ezagutzera.   OTAMOTZ: Noiz hasi zinen gaitasun horretaz jabetzen? M.J.B.: Gaztetxoa nintzenean ere inguruan gauzak gertatzen ziren, baina nire semearen heriotza hogeita lau ordu lehenago aurreikusi nuenean, orduan, jabetu nintzen gaitasun horretaz, baina badakizu, gaitasun hori nik neure buruari onartzea kosta egin zitzaidan. Hasieran lagunentzat hasi nintzen gauzak egiten baina pixkanaka-pixkanaka zabaldu egin da. Garai batean herritik kanpo herrian baino ezagunagoa nintzen, pentsa ezazu Dominikar Errepublikatik ere deitu izan didate. Herrian gutxiago, guri asko eskatzen digute, beti asmatu egin behar duzu, eta herrian ez asmatzeak beldur handiagoa ematen dizu, herrian batzuk ezagutzen ninduten baina ez orain bezala. Herrian, Ordesan desagertuta zegoen I?akiren gorpua aurkitzeko eman nuen laguntzaren ondorioz naiz ezaguna. Jendeak konfiantza handia izan zuen niregan, oso babestua sentitu nintzen. Handik aurrera sinesten ez zuena sinesten hasi zen, geroztik jendeak errespetu handiagoa dio nik egiten diodanari. O: Baina jendeak azti-igarle munduari beldur handia dio. M,J.B.: Bai, hori egia da. Guk beste edozein pertsonak baino psikologia handiagoa behar dugu. Dena ezin diozu esan, egia osoa ezin diozu inoiz esan, prestatu egin behar duzu. O: Zer nolako jendea etortzen zaizu? M,J.B.: Denetik, aberatsak, behartsuak, legegizonak, erlijiosoak, gazteak… gazte asko, beharbada %80a. Hauen galderak maitasunaren eta ikasketen inguruan izaten dira. Azterketak dituztenean ere etortzen dira, baina noski, ez badute ikasi ez dute gaindituko, baina lasaitzen laguntzen diet. Erietxeetatik ere etortzen dira, gaixo batek gaitza non daukan jakiteko etortzen dira, ez dira sendatzera etortzen baina bai lasaitzera, minik ez izatera, nire laguntza jasotzera hitz batean. Negozio berriren bat ireki behar dutenak ere etortzen dira, desagertutakoak… Bermeoko gurutze gorriarekin lan egin dut itsasoan desagertutakoak aurkitzeko… 95. urtea ona izan da, desagerpen gutxiago izan baita baina desagerpenak direla eta egun berean zazpi dei ere izan ditut. Animaliak ere aurkitzeko etortzen dira… Ahotsagatik, begiradagatik, ibileragatik, pertsona nolakoa den jakin dezakezu (eta hemen elkarrizketa hauen egileari ikusten zizkion ezaugarriez hitz egiten hasi zen, eta aitortu behar dudanez gauza asko asmatu zuen). Beti burua errespetatu behar duzu, ezin zara barruan sartu, ezin da arazoa handitu, irtenbidea eman behar zaio beti. O: 1996 nolakoa izango da Urretxu eta Zumarragakoentzat? M.J.B.: Nik gaztedi oso sanoa ikusten dut. Gaztedia kontzertuen bidez adierazi nahi da, negatiboa dena kontzertuen bidez bota nahi dute kanpora. Helduek eskaini diegunerako gaztedi ona daukagula esan dezaket. Zumarragako eta Urretxuko gazteen artean elkartasun handia ikusten dut.
  • Ekonomia arloan urte hobeak egon direla esan daiteke, baina 96an ez da dendarik itxiko, ez da okerragora joango, beharbada zertxobait hobetuko da. Lanpostuak egongo dira, baina beti behin- behinekoak. Lantegirik ez dela itxiko uste dut. 96an mantendu edo zertxobait hobetu egingo da, baina ez gara okerragora joango.
  • Politika arloan, herri mailan, gauzak antzera jarraituko dute. PSOEk indar handia izaten jarraituko du. Espainia mailan berriz, argi dago PPk gora joko duela.
  • Euskara herri mailan indarra hartzen ari dela eta indartuz joango dela ere uste dut.
  • Gure herritar bat urte batzuk barru pertsonaia oso garrantzitsua izango dela argi eta garbi ikusten dut.
  • Euskal Herri mailan gauzak okerrago ikusten ditut, ez dut irtenbiderik ikusten, lan egoera ez da hobetuko. 96an gauzak okertu egingo dira, ez dira eseriko hitz egitera eta arazoak areagotu egingo dira. Etorkizunean lehendakari gaztea ikusten dut, honek era desberdinean egingo du Jan, ideia berriak ekarriko ditu, agindutakoa beteko du, berarekin etorkizun hobea izango du. Estatu mailan garbiketarekin jarraituko dugu, oraindik ezkutuan dauden makina bat gauzaren berri izango dugu, 96an gauza asko argituko da. Ez da izango urte lasaia, ez horixe.
O: Entzun dut, irratian programa bat daukazula. M.J.B.: Bai, Segura Irratian hamabostero programa bat egiten dut. Larunbatetan egiten dut, arratsaldeko 5etatik 5:30era lehiaketatxo bat izaten dut eta gero gai interesgarriei buruz hitz egiten dut. Orain, adibidez, urte amaiera – urte hasiera dela eta, urtea ondo hasteko erritualak azaldu ditugu. Horrez gain eta irratiz kanpo, erlaxatzeko moduak ere irakasten ditut astearte eta asteazkenetan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT