Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Santi Perez: "Maratoi bat bukatzeko asmoa dut oraindik..." (011. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/01/08
Otamotz
Santi Perezekin elkarrizketa bat izatea atletismo munduan barrena sartzea da. Gauza asko daki Santik, 16 urte zituenetik baitabil arlo honetan; gaur egunean ere entrenatzaile gisa ari da. Berak entrenatzen dituen guztien artean beharbada, Diego Garzia dugu ezagunena; horregatik, beste hainbat gauza interesgarriren artean, kirolari honen helburuen berri lehen iturritik jaso dugu solasaldi honetan. Zein da atletismoan zure hasiera, bilakaera … konta iezazkiguzu zure markak, zein oroitzapen dituzun etab. 16 urterekin Institutuan ikasten ari nintzelarik, Luis Mari Frankoren gidaritzapean hasi nintzen korrika egiten frailetan. Gustuko nuen kirol hori, eta bertan talde bat zegoenez, nire izena eman eta hasi nintzen. Ordurako Urola eratuta zegoen eta ni bertan sartu nintzen. Denetik egin dut, 100 metrotatik maratoira bitarteko. Baina gehien landu izan dudana fondo erdia eta fondoa izan dira. Maratoian 2 h. 32 min. da nire marka eta l’ 57″ 800 metrotan. Oroitzapenei dagokienez denak onak dira, gauza txarrak erraz ahaztu baititut. Bereziki Donostian parte hartu nuen l. maratoia gogoratzen dut. Entrenatzen oso ondo pasatzen genuen. Nola entrenatu behar genuen ez bagenekien ere, ahal genuen moduan egin eta primeran pasatzen genuen. Zu Urolan hezia zara. Nola dago gaur egun Urola Atletismo taldea? Nola ikusten duzu bere etorkizuna? Lehenengoz eta behin, Urola Atletismo Taldea jadanik ez dela existitzen esan behar da. Orain Legazpi eta Urola izandakoa elkartuz, Goierri Garaia osatu dugu. Hau orokorki onuragarria izan da, beste arrazoien artean, orain arduradun gehiago gaudelako. Azkenaldian, pertsona gutxi ginen eta lan karga handiegia zen; hori dela eta, gure artean gogo eza sumatzen hasi ginen. Ez geneukan bultzadarik aurrera egiteko. Orain arlo horretan indartu egin gara. Bestalde, etorkizunari dagokionez haurrak dira gure geroa baina ez dago sustapenik. Klubek ez dute eskolen laguntzarik jasotzen. Badago adin kritiko bat, gutxi gora behera 13 eta 16 urte bitartean. Adin horretan haur askok kirola egiten dute baino ez gustuko dutelako, behartuta sentitzen direlako baizik. Ez dut uste adin horretan behar bezalako bultzada ematen zaienik eta eskolek eta irakasleek horretan badute zereginik. Diego Garziaren entrenatzaile zara gaur egun. Noiz hasi zen zuen harremana? Duela 13 urte hasi ginen elkarrekin lan egiten, berak soldaduska amaitu zuenean, Santi Azurmendiren bitartez. Urolan hasi zen eta gaur egun Adidas taldean daga beste hainbat atleta ospetsurekin batera. Nola ikusten duzu kirol arloan? Eta pertsonalki? Kirolari bezala oraindik, 34 urte izanda ere, hobetzen ari da. Nire ustez maila altuan 1998rainoko bizitza dauka kirolari bezala. Aurtengo helburua bere denbora 2 h. 09seg.ra jaistea da, eta egin dezake. Gure ametsa Atlantako 96ko Olinpiadetan domina lortzea da eta horretara goaz. Duela oso gutxiko erabakia izan da apirilean maratoi bat bertan behera uztea, aipatutako helburua lortzeko asmoz. Gure artean oso ondo konpontzen gara, Diego oso irekia baita. Badaki oso ondo zer nahi duen. Badaki 3 urte dauzkala eta apustu handia egiten du horregatik eta gerokoak geroko. Amaitzeko Santik hemendik herriotako haur guztientzat deialdia luzatzen du: “Lagun asko egiten dira kirol honetan era momentu oso onak bizi izaten dira. Anima daitezela neska-mutilak euren zain baikaude” Berak bitartean luzaro jarraituko du entrenatzen ahal duenera arte, Maratoi bat burutzeko asmoa du oraindik, eta benetan gogotsu ikusten zaio.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT