Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Bide lapurrak, Petit de Meurville eta Iparragirre (012. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/02/09
Otamotz
Urretxu eta Zumarraga, joan den mendean zer ate ziren jakiteko, hona hiru zubi, berri berriak ez izanda ere, aipagarri ditugunak. Batetik, nabarmentzekoa dugu Koldo Argandoña Urretxuko udal artxibozainaren lana. “Gipuzkoa duela 200 urte” liburuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1993an argitaratutakoan, “Urretxu duela 200 urte: bidelapurren kontakizunak” lan atsegina irakur dezakegu. Argandoñak, 1791tik 1833 bitartean Urretxu inguruko bidelapurrek egiten zutena kontatzen digu. Hona hemen berak bidelapurrei buruz dioena: “normalean, fusil nahiz eskopetaz armaturiko hiruzpalau gizon agertzen ziren arren, kasu batzuetan Euskal Herriko makilaz baliatzen ziren gaizkileak ere suertatu izan ziren. Su armak zeramatzaten kideen atzetik geratzen ziren makiladunak, normalean bigarren mailan. Edonola ere, aurpegia zikinduta zeramaten, ezagutu ez zitzaten, eta hemengo janzkera erabili ohi zuten”. Lapurrak nongoak ziren jakitea ez da erraza. Pasaporterik gabe atxilotutako susmagarriak hartuz gero, ia den-denak Gipuzkoatik kanpokoak omen ziren. Lekukoen aitortzak kontuan izan ez, aldiz, zenbaitetan euskaldunak omen ziren lapurrak. Lapurrek bazekiten, jakin, zeini ezarri hatzaparra gainean; dirua edo bitxiak izan zitzaketenei hain zuzen. “Militarrak ziren gehienbat, hala nola, teniente koronel baten alarguna, edo lehen sarjentua, esate baterako”. Postakotxeak (mala deituak) ziren gehien sufritzen zutenetakoak. Deskarga inguruan bereziki, kotxentzako Errege Bidea bertan zegoenez, leku ezin hobea baitzen, menditsua, harrapakina urrutitik ikusteko moduko lekua eta gainera ihes bide ugari eskaintzen zuena, Elosu, Aizkorri edota Oria aldera. Zamariek ere jasan behar izan zituzten gaizkile hauen espantuak, asko eta asko nafarrak, ardoa salduta atzera beren herrietara zihoazenak. Hogeita hamar orrialdetan zehar, garai hartako hainbat pasadizo kontatzen dizkigu Koldo atseginak, euskaraz eta gazteleraz. Didier Petit de Meurville. XIX. mendera inguratzeko bigarren zubiak François Petit de Meurville (1793- 1873) frantziar pintore eta diplomatikoaren izena darama. Urretxu eta Zumarragari buruzko bi margolan (gouacheak) egin zituen 1857-1873 bitartean, Gipuzkoan zehar ibili zen garaian. “Villarreal de Zumárraga” (Urretxu- Zumarragatik ikusita) eta “Estación de Ferrocarril. Zumárraga” izenekoak dira Javier Satrustegiren bilduman gure herriei buruz azaltzen diren bi lanak. Jose Mari Iparragirre. Hirugarren zubiaren izenak badu entzuterik gure artean. Joan berri zaigun urtean 173 urte bete dira Jose Mari Iparragirre (1820- 1881) jaio zela. Hori gogoan harturik ez letorke gaizki abeslari urretxuarraren ibili eta lanei arretaz erreparatzea. Angel Cruz Jakaren “Iparragirre” lana egoki izan daiteke xede horretarako. Azkenik, zorionak bihotzez Gontzal Mendibil eta Zeanuritarrei “Iparragirre Hegalaria” saio bikainagatik.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT