Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Arriskuaren mugak (018. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1996/07/26
Otamotz
“Oporretan eta izerdi patsetan? Bai zera!” Hau pentsatuko du batek baino gehiagok. Baina oporrak jendez betetako hondartza batean etzanda gaudela ondoko bikotearen eztabaida entzutea eta aurreko patxarosoaren oinak sudurpean edukitzea baino zerbait gehiago badira. Alternatibak ugari dira eta honako hau aukeratuz gero izerditan egongo gara bai, baina, a ze eta izerditzeko! Puenting, rafting, trekking… edozer egiten duzula ere, -ing atzizkia itsatsi eta heroi bihurtuta itzuliko zara. Hori bai, argazkiak atera, froga objetiboak alegia. Besterik ez bada zubi batera igo eta soka batzuk ipini (ahal den era dezenteenean sinesgarria izan dadin) susto aurpegia jarri eta “k1ik”. Gero zubitik zeure burua bota edo ez bota zure esku dago. Abentura, azkenaldian modan jarri den opor mota da eta Afrikan safari bat egiteko dirurik ez edota Akonkaguara igotzeko indarrik ez dugun bitartean honako aukerak ez daude gaizki. Bela, parapente, eskalada, puenting, rafting, kainoien jaitsiera… ez dira txantxetako gauzak baina segurtasuna oinarritzat hartzen dela ziurtatuz gero emozioz beteriko esperientziak dira. Beldurra, ezinegona, irrika… dena nahasten da eta emaitza bizipen bikaina da. Horrelakoei muzin egiten dienak badauka trekking egitea, mountain biken ibiltzea edo zaldiz hor zehar ibiltzea. Aukerak ugariak dira, bidai agentziek, hainbat mendi edo kirol elkartek eta beste zenbait taldek antolatzen dituzte horrelakoak. Bidaia, asegurua, monitorea, materiala eta egonaldia sartu ohi dira prezioaren barnean. Ez dira beste edozein opor mota baino garestiagoak. Gainera Diputazioak laguntza oso inportanteak eskaintzen ditu, 29 urtera arteko gazteentzat aukera merke eta kalitatezkoen bidez. Esate baterako Gaztemaniak programaren barnean erdi prezioan egin daitezke bidaiak. Ez dira Diputazioak antolatutako bidaiak, bere laguntzarekin horretara dedikatzen diren hainbat elkarte edo arduradunek eratutakoak baizik, beraz arduradunaren abilezia da funtsezkoa. Inguruan Ibarrako zubia, Hernani eta Eginoko haitzak eta beste hainbeste aukera badagoela badakite kirol hauen zaleek, baina oporretan kanpora irteteko aukera (ez beharra) dago eta ez da ez hain zaila ezta garestia ere. Dena den, siesting zaleak argi ibili, programako beste aktibitateek ekintza “arriskutsu” hori egiteko denborarik ez baitute uzten. Eta normalean bertan behera utzi ohi da siestinga.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT