Zer deritzozu eskean ibiltzeari? (021. alea)
Nekane Atorrasagasti
Tradizio bat denez, ondo deritzot kinto eskean ibiltzeari. Dena den, gaur egun denok dakigu ondo pasatzeko egiten dela, azken finean jai giroan ibiltzeko aitzakia da.
Carlos, Sara, Jose Antonio
Nahikoa arraroa iruditzen zaigu.Kinto eskean aritzen direnen artean erdia edo gehiago insumisoak izatea.
Manuel Rodriguez
Ondo iruditzen zait. Arazoa zenbaitzuk egun horretan gehiegi edaten dutela da. Niri soldadutza joatea ez zait gaizki iruditzen, baliagarria dela iruditzen zait, arazo handiena zure bizitzako urte bat galtzea da.
Ana Mari Balerdi
Gaurko kintoak ezin dira antzinako kintoekin konparatu. Nire ustez gehiengoa insumisoa bada ez du zentzurik kinto eskean aritzeak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide