Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Urretxu eta Zumarraga: zura edo harria, baina batez ere artisten lana (023. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1997/04/30
Otamotz
Goiko tituluaren azpian antzinako ugazaben bizimodua ezkutatzen da.Garai hartako gizartea ezagutu daiteke Alberto Santanak zuzendu eta bideratutako eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako diputazioek antolatutako Ars Lignea, (zurezko artea) izeneko erakusketan. Bertan, gure ahaideok elizak, baselizak edota baserriak eraikitzeko garaian kontutan hartzen zituzten irizpideak jasotzen dira. Koldo Argandoñak, historialaria eta ikerlaria bera, garai hartako bizimoduaren berri eta zurezko arteak gure herriotan izandako garrantzia eta jasandako bilakaerari buruzko xehetasunak eman dizkigu. Erakusketa bera eta hemen kontatuko direnak ez dira gaur egungo kontuak. Garai hartako gizartea ulertzeko oso baliagarria da erakusketa hau. Interesatuta izanez gero, maiatzetik ekainera bitartean Gasteizko Katedral Berrian izango duzue ikusgai. Zurezko artea, XV. mendetik XVII. mendearen hirugarren hamarkada arte, 1635 urte inguru arte emandako arte mota da. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari dagokienez, Bizkaian izan ziren ugarien modu honetako eraikuntzak, Gipuzkoan gutxiago eta Araban apenas eraiki baitzen zurezko eraikuntza erlijiosorik. Gipuzkoan, Deba Garaian bakarrik ezagutu zen zurezko artea, gainontzeko bailaretan, ez dago zurezko eraikinen aztarnarik, salbuespen bakarra Urretxuko San Martin de Tours eliza eta Zumarragako Antiguako eliza dira. Aipagarria da gainera, Urretxuko San Martin de Tours eliza, Gipuzkoako zurezko egungo parrokia bakarra dela. Bi aukera: zura edo harria Garai hartan, harria lehen mailako materiala zen, harrizko eraikuntzek, zurezkoek baino prestigio handiagoa zuten. Zura, berriz, ez da hain material iraunkorra. Harria baino merkeagoa zen, garai hartan baso gehienak herriarenak izanik, lehengaia, hau da, egurra doanekoa zelako. Elizak herritarrengandik jasotzen zituen hamarrenetatik ordaintzen zituen bere gastuak. XVI. mendean Zumarragan baserriak Urretxun baino ugariagoak zirenez, baliabide ekonomiko gehiago zuten Zumarragan. Urretxun beraz, nahikoa baliabide ez zegoenez, zurezko eliza eraiki beharra izan zen, nahiz eta benetako nahia harrizkoa eraikitzea zen. Estiloa eta baliabide ekonomikoak  Urretxuko San Martin de Tours elizaren ganga errenazimentu garaikoa da. Elizaren elementurik garrantzitsuena, erromatar erako ganga edo kupula da dudarik gabe. Ganga hau Euskal Herriko zurezko elizen artean garrantzitsuena eta handiena da, 624 metro karratu neurtzen ditu. Estilo aldetik, oso aurreratua da, iraultzailea eta ausarta. Garai hartarako modernoena. Oso teknika berriztatzailea eta sakona erabili zuten, Juan de Lizarazuk gangaren proiektuaren egileak eta Juan de Beisagasti gabiriarrak, gangaren egileak. Zurezkoa izanik orokorrean bigarren mailakotzat hartu da. Zumarragako Jasokunde eliza ordea, estilo aldetik ez zen garai hartarako Urretxukoa bezain aurrerakoia. Harrizkoa izanik prestigio handiko eliza zen. Bere garaiko gotiko estilo akademizista jarraitu zen egiterakoan. Harria lantzean, aldez aurretik ezarrita zeuden kanonak betetzen zirelako, egin zen gotiko erako kupula Zumarragan, nahiz eta gutxienez, Urretxukoa baino 30 urte beranduago eraiki zen. Eboluzio kronologikoa   Gaur egungo Antigua eta San Martin de Tours ez dira hasieran eraiki bezalakoak, behin eta berriz berritu dira. Hasierako hormak ere aldatuta daude. Gertutasun geografikoagatik parekotasun handiak dituzte, edo behintzat izan dituzte urteetan zehar bi elizek. Antiguako eliza   Antiguako eliza XIV. mendekoa da, 1300 urte ingurukoa San Martin de Tours eliza baino zaharragoa, baina hasierako eraikuntzatik ateko arkiboltak bakarrik mantentzen dira. Leihoak eta eskailerak ere ez dira garai hartakoak. XV. mendearen bukaeran Ahaide Nagusien eta hiriburuen arteko bakealdia eman eta egoera ekonomikoa hobetu zenez eliza handitzea erabaki zen. Gaur egun duen luzera eman zitzaion ateko arkiboltak mantenduz. Barruko lanak, berriz, XV. mendearen bukaeran eta XVI. mendearen hasieran egin ziren. Koroa 1524 urterako bukatuta zegoen. Gipuzkoako egungo kororik nagusiena da, Bizkaian parekorik badago ere. Zursare koroan ikusi daitezkeen pertsonen aurpegiak ere ordukoak dira, nahiz eta duten xehetasun faltagatik zaharragoak diruditen. Pertsonak irudikatzerakoan, zurezko teknika erabat ezagutzen ez zutelako zuten zehaztasun falta orduko irudiek. Absidea, XVII. mendearen bukaeran egin zen. Argia sartzeko leihotxo bat zabaldu zen bere atzealdean eta bide batez, kalbarioa bertara eraman zen, tokiz aldatuz. Bertan, MCCCCLXXV (1475 urtea) irakurri badaiteke ere, kalbarioa ez zen ordutik han egon, elizaren pareta nagusian egon zen lehenengo kalbarioaren aztarnak oraindik ere ikusi daitezke bertan. XVI mendearen bukaeran, ganga edo kupula eraiki zen. Gangak babesa emateaz gain, eliza berari, bertako santuei eta herriari ospea ere emango zien. Ganga josteko gapirioak egin ziren azpialdean. XVIII mendean kupulako zati bat erori eta berritu egin zen. XX mendeko 70 hamarkadan egindako konponketa lanetan kupula bota egin zen. Azpiko gapirioek gangak baino garrantzi gehiago zutela pentsatu baitzen. Baina, gapirioak ganga eusteko besterik ez ziren egin bere sorreran, benetako garrantzia gangak zuen. Beraz, garai hartakoek ezkutatu nahi zutena jarri zen bistan konponketa lanak egiterakoan eta benetan garrantzia zuena, ganga, desegin egin zen. Antiguako ganga hau Urretxuko San Martin de Tours ganga iraultzailearen kopia izan zen. San Martin de Tours eliza XV. mendearen bukaeran, eta XVI. mendearen hasieran, lehengo eliza bota eta handiagoa eraiki zen. Lanak aurrealdeko atetik hasi zirela esan daiteke. Hauxe baita estilo aldetik bi ateen artean zaharrena. Aurrealdeko atea 1505.urte inguruan egindakoa bada, atzealdekoa bost edo hamar urte beranduago eraiki zen, estilo aldetik berdinak izanik atzealdeko atea aurrealdekoa baino eboluzionatuagoa baita. XVI. mendean bertan, barrualdean, harrizko zutabeak egin ziren, zutabe hauek bost bat urte lehenago Antiguako elizan egindakoen kopia baino ez ziren. Zutabeekin batera, Antiguako koroa ere kopiatu zuten urretxuarrek. San Martin de Tours elizako zutabeetan, buelta osoa ematen zuen koroa eusten zuten besoen aztarnak oraindik ere bistan daudelako esan daiteke hau. Agintari erlijiosoek elizara egindako bisitan bala eskatuz, 1570. urterako ganga edo bobeda bukatu zen. Horretarako koroa kendu zen eta elizari zabalkunde eta argitasun handiagoa emateko, zutabe- ak luzatu egin ziren altuera gehiago emanez. Zutabeen zati berria egurrez egin zen. XVI. mendeko kanonak jarraituz, kapitel dorikoa arrabekin egin zen. Kalea nagusitu zeneko garaia XVI. mendean zehar, Zumarragan kaletarrak ugaritzen ari ziren Eitza eta Zufiaurre auzoetan eta eliza, berriz, mendian zegoen. Herritarrek, kalean bertan eliz berria eraiki nahi zuten, luze jo zuen erabaki gatazkatsua izan zen. 1576 urtean lortu zen Santisimoa eliz berrira jaistea. Geroztik beraz, bi eliza zeuden Eliz Berria eta mendian gelditu zena, Antigua alegia. Zumarragan baliabide gehiago zegoenez, harrizko eliza egin zen. Baina, pleitoak medio, eraikuntza lanak erabat gelditurik egon ziren urteetan. XVII. mendearen erdialderako ganga eraikita zegoen eta XVIII. mendearen erdialderako Tomas de Jauregi urretxuarrak egindako Erretaula Nagusia ere, egina zegoen, Jasokundeko Amaren irudiarekin, baina eliza hauen historia beste baterako kontua bat da…

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT