Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Isilik, grabatzen! (024. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1997/05/30
Otamotz
Amador laburmetraia grabatu dute Urretxu eta Zumarragan Angel Merinok eta Pepe Requejok betidanik izan dute oso gustukoa zine eta bideo mundua. Idatzizko istorioak irudietara pasatzeko gogoak elkartu zituen bi herritarrak eta bion artean laburmetraia bat egiteko erabakia hartu zuten. Erabakia hartu ondoren, Angelek, Amador izeneko istorioa idatzi zuen. Zinera moldatu ahal izateko gidoia egin ondoren, Pepek eta biok testua irudietara pasatzeko planifikazioa egin zuten, plano bakoitza irudikatzen hasi ziren, aurreprodukzioa antolatu zuten. Baina irudietara pasatutako historiaren antzezpena eta grabazioa martxan jartzeko talde tekniko bat behar zuten bi zuzendariek. Hemen hasi ziren hain ugariak izan diren telefono deiak. Angel, Sarobe, Urnietako zine eskolako bere lagunekin jarri zen harremanetan eta beraiekin lan egingo zuten kamarak, argazki zuzendariak… lortu zituen. Guztiak laguntzeko prest zeuden, ideia gorpuzten ari zen. Urretxuko Kultur Etxeko teknikariak ere orain hasi ziren jo ta ke lanean. Andoainen zine eta bideo ikasketak egindako herritarren zerrenda eman zien zuzendariei. Zerrenda honetatik, kamara laguntzaileak, argiztatzaileak, elektrizitate lanetan ibiliko zirenak, lortu zituzten, denak herritarrak. Angel eta Peperen nahia, kalitatezko laburmetraia egitea izan da hasieratik eta aktore nagusiak, profesionalak izan zitezen nahi zuten. Berriro ere, Kultur Etxekoen bidez, Juanlu Escudero aktore zumarragarrarekin jarri ziren harremanetan. Ideia asko gustatu zitzaion honi eta Geroa antzerki taldean berarekin lan egiten duen Rosa Martinez durangarra ekarri zuen lanera. Talde teknikoa eta protagonista nagusiak zituzten, baina nork egingo zituen bigarren mailako antzezpen lanak, nortzuk izango ziren aktore extrak? Juanluk antzerki tailerreko bere ikasleak jarri zituen lanean. Antzerki eta zinema munduarekin zer ikusirik ez zuten herritarrak ere taldean sartu ziren zuzendariek hala eskatuta. 3,2.1…Grabatzen! Taldea osatuta zegoen. Grabatzen hastea falta zen bakarrik. Iritsi da ordua. 7 egunetarako kontratatu ziren kamarak, monitoreak, argiak, mikrofonoak… beraz, astebete zuten grabazioarekin hasi eta bukatzeko. Goizeko zazpiak eta erdietan zuten zita egunero eta gaueko 11etan etxeratzen ziren, inoiz ordu txikitan ere oheratu dira, goizeko hirurak ere jo baitielako grabazio lanetan. Ordu asko, lan handia baina batez ere, taldekideek zuten lan egiteko gogoa eta beraien arteko giro ezin hobea izan dira zazpi egun hauetako protagonistak. Guztiek xoxik kobratu gabe egin dute lana, musutruk eta zuzendariek benetan eskertzen dute hauen jarrera. Laburmetraiak 200.000 pezetako aurrekontua izan du, materialen alokairua ordaindu behar izan delako.to. Urretxuko Kultura Batzordeak %50 finantziatu du, 100.000 pezetako laguntza eman du. Muntaketa lana Orain bigarren fasean daude. Grabatutakoaren muntaketa egiten. Bukatu da traste guztiekin kalean gora eta kalean behera ibiltzea. Ez dago toma gehiago errepikatu beharrik, hori ere bukatu da! Pista bat lasaitu dira guztiak, baina oraindik ere lan handia gelditzen zaie laburmetraia bukatu arte. Amaitutakoan, noiz izango den ez dakite, Amador ikusgai izango da Urretxuko Pagoeta Antzokian, eta beharbada grabazioan egindako 400 argazkiekin eta erabilitako materialarekin erakusketaren bat ere antolatuko dute. Angel Merino eta Pepe Requejok izan duten taldea goraipatu dute behin eta berriz “ikaragarrizko taldea osatu dugu, eta sekulako giroa izan da guztion artean 7 egunetan. Guztion artean izan dugun harremana ezin hobea izan da, oso gustura gaude. Taldeko partaide gehienak oso gazteak dira, batez beste 25 urte inguruko jendea aritu da bertan, eta lan handia eta maila onekoa egin dute”. Angel Merinok lehenago ere, honelako proiektuetan parte hartutakoa da eta berak esan digu, “aurretik izan ditudan modu honetako esperientzietan ez dut inoiz taldekideen artean honelako giro ona ezagutu”. Bukatzeko bi zuzendariek, taldekide guztiei horrenbeste lan musutruk egiteagatik eskerrak emateaz gain, komertzioetan doan grabatzen utzi dien herritarrei eta antzezlan lanetan aritu diren herritar guztiei eskerrak ematen dizkiete. Guk lanean jarri ditugu, ea muntaketa lanak lehenbailehen bukatzen dituzten eta laster laburmetraia ikusteko aukera dugun!. Fitxa teknikoa
  • Talde teknikoa:
  • Zuzendaria: Angel Merino eta Pepe Requejo
  • Argazki zuzendaria: Gorka Salmeron
  • Kamera: David Tudela
  • Kamera laguntzailea: Diego Vidania
  • Script: Conchi Diez
  • Argiztatze laguntzailea: Raquel Toquero eta Irene Arranz
  • Mikrofonista: Jon Tirapu
  • Makilatzailea: Ainhoa Izagirre
  • Ileapaintzailea: Juan Cruz Fernandez
  • Mimoren jantziak: Mikel Arranz
  • Dekoratzailea: Marisa Iturbe
  • Elektrizitate lanetan: Igor Urrestarazu
  • Aktoreak:
    • Aktore nagusiak:
      • Amador: Juan Luis Escudero
      • Leire: Rosa Martinez
    • Bigarren mailako aktoreak:
      • Kamarera: Ainhoa Izagirre
      • I. lapurra: Oscar Cadiemo
      • II. lapurra: Cheiki Amar Bovalem
      • Amador umetan: Jon Cadiemo
      • Amadorren ama: Josefina Pereira
      • Neska txikia: Olaia Bilbao
      • Ama: Garbiñe Askasibar
      • Hiltzailea: Miguel Zufiria
      • I.  Emakume aberatsa: Encami Azkarate
      • II.  Emakume aberatsa: Pili Arrizabalaga
      • Irakaslea: Gorka Mendia
      • I. neska: Estitxu Gomez
      • II. neska: Estitxu Zaldua
      • Udaltzaina: Joaquin Gil

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT