Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Euskara urratsez urrats ikasten (027. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1997/09/30
Otamotz
Matrikulazioa ona izan da bi euskaltegietan   Duela urte batzuetatik hona euskararen erabilpena areagotu egin da Urretxun eta Zumarragan, batez ere gazteen artean, baina oraindik herriak erabat euskalduntzeko asko falta da. Lan horretan dihardute urte mordoska batean bi herrietako euskaltegiak, Udal Euskaltegia eta AEK Bisasti Euskaltegia. Hizkuntza berri bat ikastea ez da bat ere lan erraza, hizkuntza berri hori ulertzea eta hitz egitea urteetako lana da, baina bala ere AEK Bisasti Euskaltegian eta Udal Euskaltegian 150 lagunek eman dute izena euskara ikasteko asmoz. Bertan lehen urratsetik EGA maila bitarteko eskolak ematen dira, eta deus ere ez dakitenak, euskaltegian azken urteotan euskara ikasten jardun dutenak eta garai batean jakin arren berreuskalduntzera edota alfabetatzera doazenak elkartzen dira, bakoitza bere ezagutzaren arabera, dagokion urratsean ikasten duelarik. Aipagarria da aurten Udal Euskaltegian, Urretxu eta Zumarragara bizitzera etorri berriak diren errusiar batek, suitzar batek eta Logroño eta Valladolideko bi lagunek eman dutela euskara ikasteko izena. Euskaltegira doazen gehienak seme-alabekin hitz egin ahal izateko eta hauei eskolako gaietan laguntzeko euskara ikasi nahi duten gurasoak dira. Hala ere badira inongo beharrik gabe, ikasteko gogoa dutelako joaten diren ikasleak ere. Irakasleen helburua, hiztun osoak lortzea da, bere bizitzako funtzio guztiak euskaraz egiteko gai izango direnak, eta horretarako ahalik eta ikasgai praktikoenak prestatzen saiatzen dira, teoria erakusteaz gain, mintzamena asko lantzen da eta mintzagaiak errealitatera egokitzen saiatzen dira, eguneroko egoerak, gertaerak, planteatzen dituzte, ikasitakoa erabilgarria izaten ahalegintzen dira. Honela, AEK Bisasti Euskaltegiak iaz martxan jarri zuen tabernari eta dendarien lanari egokitutako ikastaroa ematen jarraituko du aurten ere. Bi euskaltegiko irakasleen esanetan, euskara ikastea zaila egiten zaie ikasleei baina zailena lan eguna bukatu ondoren, euskaltegira joatea omen da, Aste Santuko oporren ondoren, eguraldia epeltzen hasten denean askok utzi egiten omen diote euskaltegira joateari. Lan eguna bukatu ondoren ikastera joatea gogorra bada ere, txandaka lan egiten dutenek zailago izaten dute euskaltegiko taldearen martxa jarraitzea, Udal Euskaltegiak arazo hau konpondu nahian, txandaka lan egiten dutenentzat ordutegiak egokitzeko asmoa du aurten. Baina, gure herrietako kaleko euskararen erabilpena kontuan harturik eta ikasle hauek ikasitakoa praktikan jartzeko dituzten oztopoak ezaguturik, euskaltegietako ikasle eta irakasleek kezka berbera dute, klase orduak bukatu ondoren, EGA titulua atera ondoren, zer, non eta norekin erabili daitekeen euskara Urretxu-Zumarragan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT