Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Ehiztariak udazkenean haizeari eta eguraldi iragarpenari begira (028. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1997/10/30
Otamotz

Ehiztariek oso ondo dakite eguraldiak eta batez ere haizeak hegaztien pasoa baldintzatzen dutela. Horregatik ehiza denboraldian inoiz baino kasu gehiago egiten diete eguraldi iragarpenei. Aurten, hego haizea nagusi izan den egunetan 150 lagunetik gora bildu dira Galeperran, baina egun euritsuetan apenas 15 lagun hurbildu da beratara postu bila.

Galizia eta Portugaleko haizeak txarrak omen dira Zumarragan ehizatzeko, baina kostaldean berriz sekulako pasoa izaten da haize horiekin.

Zumarragako postuak oso merkeak dira. 53 postuek berdin balio dute baina Galeperrako bazkideek eta federatuek gutxiago ordaintzen dute. Postu bakoitzean bi lagun egon daitezke gehienera eta zozketa irekia da. Elkarteko bazkideez gain, herriko gainontzeko ehiztariek eta kanpotarrek har dezakete parte bertan. Azkoitiarrak eta Azpeitiarrak dira ostiralero Zumarragara astebururako postu hila etortzen diren kanpotarretan ugarienak.

Ehiztarien salaketak

Ekologistek eta zenbait herritarrek ehiztariak kritikatu eta salatzen dituzte ingurugiroa zaintzen ez dutelako eta izaki bizidunak akabatzen dituztelako.

Gonzalo Gil ehiztariak eta Galeperrako Zuzendaritza Batzordeko kideak, ehiztarien arteko errespetua, mendia ahalik eta garbien mantentzearen aldeko jarrera eta txorikumeak ez ehizatzearen aldeko jarrera aldarrikatu du behin eta berriz. Aldi berean mendian ehizan ibili ondoren, kartutxoak edota hamaiketakoaren hondarrak, zikinkeria bertan uzten duten ehiztariak eta txorikumeak tirokatzen dituztenak gogor salatu ditu.

Bere esanetan ehiza denboraldiak irauten duen bitartean, mendi goardia gehiago ibili beharko litzateke postuen inguruan. Modu honetan ehiztariek gaizki egindakoak kontrolatuko lirateke. Dena den denboraldia bukatzean postuen ingurua garbitu beharra izaten du Galeperrak eta hala egiten du. Garbitu ondoren goardia joaten da ingurua behar bezala dagoen ikuskatzera.

Inon idatzita ez dagoen arren, ehiztari guztiek ezagutu eta .gehienek betetzen duten araua errespetuarena da.

Postuetan garrantzia ematen zaio, ehiztari guztiek ehizatzeko aukera izateari. Zenbait postutatik ezin izaten da hegazti taldea gainean izan arte ikusi eta orduan tiro egin eta asmatzeko beranduegi izaten da. Hegazti taldearen etorrera errez ikusi dezaketen postuetakoek, gainontzekoei abisua pasa behar izaten diete txistu eginez.

Honetaz gain, tiro egiteko unea ere kontutan izan behar da. Hegaztia ikusi orduko tiro eginez gero, txori taldea izutzea eta desegitea lortzen da eta ondorioz, gainontzekoek ez dute txoririk botatzeko aukerarik izaten.

Ehiza motak eta zakurraren garrantzia

Postuetan pasoaren arabera ehizatu behar da. Orduak egiten dituzte ehiztariek txoriak noiz etorriko zain. Gonzalo Gilek nahiago izaten du ehiza librean zakurrarekin ibiltzea. Bere esanetan zakurra da ehiztaria, zakurrak ikusi eta jarraitzen du hegaztia, ehiztariak tiro besterik ez du egiten. Ehiza mota hau postuetakoa baino dibertigarriagoa da.

Iledun animaliak, basurdeak untxiak… harrapatzeko zakurrak eta lumadun animaliak, hegaztiak harrapatzeko zakurrak daude. Pazientzia handia behar izaten da zakurrari ehizan nola egin irakasteko, baina ehiztariek ikaragarri ahalegintzen dira lan honetan. Ehizarako zakurrak oso garestiak izaten dira, ehiza zakur bategatik milioi bat pezeta ordaindu duenik ba omen dago.

Zakurra bakarrik ez, ehizarako materiala ere oso garestia da eta Zumarragako postuak merkeak badira ere gipuzkoar askok Otzaurten, Araban eta Burgosen alokatzen dituzte denboraldirako postuak 500.000 pezetatik gora ordainduz.

Milioika

Milioika dira penintsulara Eskandinaviatik datozen hegaztiak urtero, eta milioika ere sukaldeko lapikoetara pasatzen direnak egunkarietan azaltzen diren estatistikak jarraitzen baditugu. hauek diotenez, penintsulara datozen 10 hegaztietatik 4 besterik ez dira itzultzen etxera. Horietatik bat hil egingo da bidean arrazoi naturalengatik eta gainontzeko 5ak ehiztarien esku geratuko dira.

Iturrien arabera (DV, 97-X-26) espainiar estatuko milioi t’ erdi biztanlek ehiztaritzat hartzen du bere burua. Hego Euskal Herrian 60.000 lizentzia daudelarik (50.000 Gipuzkoa eta Bizkaia artean), ez al da ehiztari gehiegitxo halako esparru geografiko txiki baterako? Kalkuluekin jarrai genezake, eta Naturara zenbat mila tona berun botatzen duten ere kalkula genezake. A ze paradoxa! Europar Elkarteko azkeneko arauek diotenez, edaten dugun ura kutsa ez dadin, etxe zahar guztietako berunezko tutuak alda daitezen arautu du. Noiz arautuko da Natura berunez ez kutsatzea? Noiz jasoko dituzte ehiztariek ehiza-postuetan uzten dituzten zabor eta plastiko-kartutxo huts horiek guztiak? Eta honetaz gain, noiz utziko diote (ehiztari batzuk) ehiza-postuetan edateari?

Honekin ez dut ehiztarigoa orokortu nahi –badakit ehiztari abstemioak ere badirela, eta sasimendizale (zikin) asko ere badela (honetaz beste aleren batean jardun genezake)- baina ehizak argi eta garbi, on baino kalte gehiago egiten duela uste dut. 12 bat urte pasatxo daramat Euskal Herriko mendietan ibiltzen eta jadanik ia denetarik ikusi dudala uste dut. Eta oraindik orain, etorkizunean gehiago ikusiko dudalakoan nago.

Eta ehiztari jaun-andreak; ez hasi esanez aitak seme-alabei erakutsitako jarduera dela, antzinatik datorkigun ohitura balitz bezala… gure arbasoek paleolitikoan eguneroko jana horrela lortzen omen zuten –oraindik oso ikuspegi bukolikoko dokumentalak ematen dira telebistan, orain dela pare bat urte, K2000 (konfunditzen ez banaiz) ekoizleak ekoiztutako eta ETBk emaniko programa batean ehiztari fin batek halako arrazonamendua adierazten ikusi bainuen-. Diru gehiegi dago honetan, eta bizitzako esparru (askotan baino) guztietan gertatzen den bezala, txanpona da errege.

Ehiztariek (hemen ezin dut plural hurbila erabili) eta mendizaleok Naturaz baliatzen gara gure aisialdi eta denbora librerako. Inguru berean mugitzen gara helburu arras desberdinak izanik, batzuk hegaztiak libreki hegan egiten ikusi nahi ditugu. Beste batzuk ordea, nahiago dute usoak platerean eta orein-burua saloiko paretan zintzilik izatea. Halere, denok kaltetzen dugu Natura era batean edo bestean. Zikinduz, kutsatuz, animaliak molestatuz, … eta bada garaia honen kontrako arautegia betearazi dadin. Eta araurik ez bada, arazo honen kontrako arautegi berria sor dadin.

Oraindik ez ote gara ingurugiroan eragiten ari garen kalteaz jabetzen? –250.000 tona metriko inguru ekoizten da Gipuzkoan (Euskaldunon Egunkaria, 96-II-11)- eta tona asko ere galtzen da naturak irentsita, erratza pasatu ondoren, alfonbrapean gordetako hautsa balitz bezala. Naturak nahikoa dela esan du –2000 urterako animalia eta landare espezie guztien % 20 desagertuko omen da-. Egun sinbolikoak bultzatzea (apirilaren 22a, Lurrako Mundu Eguna da), edo herriko parkea txukuntzea eta hamar zuhaiska mota landatzea ondo dagoela uste dut. Baina, politikari jaun-andreok, bada garaia naturaren txikizioa gutxitzeko erabakiak har ditzazuen. Ez gaitezen gure zilborrari begira gehiago egon, Natura txikitzean bera gabe gu ezer ez garela esanez; Naturarengatik baino dena guregatik egiten ari garela onar dezagun. Beranduegi denean hasiko al gara lanean?

Jonmikel Intsausti
Mendizale sasiekologista

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT