Proba egin aurretik sinatuko al zenuke gero egindako marka?
Bai, dudarik gabe. 1:15etik jaistea nahi nuen eta azkenean egindako denborarekin oso gustura dago. Hala ere, anaiak duela urte batzuk egindako marka ez dut hobetu oraindik.
Behobia-Donostia dela eta, entrenamendu berezirik egin al duzu?
Entrenamendu berezirik ez baina gogorrak bai. Mugitegin, Legazpirako bidean eta Zumarragako bariantean zehar ibili naiz. Hasieran astean lau bider eta azkenengo hilabetean sei egun astean, igandean atseden hartzen nuelarik. Bestalde, azken hilabetean, alkohol tantarik edan gabe egon naiz.
Zure marka ez da txantxetakoa. Ez al zaizu burutik pasa ere egin atletismo munduan aritzea?
Federatzea ez dut nahi. Lotura bat suposatzen du urtean zehar hainbat lasterketatan lehiatu beharrak. Nahiago dut nire kontura, nik gustuko ditudan lasterketetan parte hartzea. Gainera ezin ahaztuko ditut larunbat gaueko irteerak. Ez, ezta pentsatu ere, nahiago dut orain bezala jarraitu.
Ibilbidean zehar, non ibili zinen eroso eta non larri?
Larrien Mirakruzen. Indarrak nahiko estu nituelako eta aldapa gogorra delako. Eskerrak jendeak asko animatzen zuen. Gaintxurizketaraino nahiko ondo joan nintzen. Hor hasten da nire ustez benetako lehia. Horraino indarrak kontrolatzen joan nintzen eta gero erritmoa bizitu nuen helmugaraino. Jendearen animuak Pasaian nabaritzen dira gehien. Eskertzekoak dira jendearen animuak bestela erretiratu ere egingo ginatekeen…
Ze iritzi duzu Behobia-Donostia probari buruz?
Proba gogorra da baina gustukoa dut. Onda prestatuta joan beharreko proba da bestela larri ibiltzen da.
Zenbait partehartzailek, Behobia- Donostian arazoak izaten dituzte irteterako orduan. Denbora asko galtzen dela esaten dute.
Nik dorsal gorria nuen eta ondo irten nintzen. Horretarako, ordea, 20 minutu lehenago lekua hartu behar izan nuen, azken beroketak egin gabe, hotzean irten nintzen. Lehen kilometroak erritmo lasaian egin nituen berotu eta martxa hartu arte.
Ze asmo dituzu aurrerantzean?
Aurten lehen aldiz Donostiako maratoian parte hartuko dut. Esaten duten bezain gogorra den frogatu nahi dut. Hasierako kilometroak onda egiten amen dira, arazoak, 30. kilometrotik aurrera datoz. Donostiako maratoia egin ondoren, lasaiago ibiliko naiz. Agian lasterketa herrikoietan parte hartuko dut, partehartzeagatik soilik. Gustuko dut korrika egitea eta urtean zehar, bi hilabetetan izan ezik, gainontzekoetan beti entrenatzen dut. Bestalde asteburuetako martxara itzuliko naiz. Behin maratoia egin ondoren, koadrilarekin poteatzeari ekingo diot.
Santi Perez
Antonio Merino, Diego Garzia eta Koldo Irazuren entrenatzailea da urretxuar hau. Bigarren, hirugarren eta bosgarren izan ziren bere mutilak eta hori dela eta gustura dago. Egun horretan bizi den testa bikaina dela esa n digu Santi Perezek baina Fortuna klubarekin, Behobia-Donostia antolatzen duen taldearekin, ez dago batere ados.
Bigarren, hirugarren era bosgarren izan ziren zure atletak. Gustura al zaude egin zuten lanarekin?
Bai, gustura nago. Merino, proba irabazteko faboritoen artean zegoen. Europako kros txapelketara joateko gogor ari da entrenatzen eta momentu onean harrapatu zuen Behobia. Zoritxarrez, Mirakruzen behera, haize- minak jota ezin izan zuen irabazi.
Diego Garzia ere ondo aritu zen. Sukarrarekin ibili zenez ezin izan zuen behar bezala entrenatu. Lasterketaren hasieran gainera, haizeak gogor jotzen zuenez , tiraka ibili zen eta gero larrutik ordaindu zuen eginiko ahalegina. Hala ere, bera gustura zegoen egindako lasterketarekin. Irazuk egindako denborarekin ere gustura nago. Lana zela eta ezin izan zuen ondo entrenatu baina kalitate handiko atleta da.
Zer du Behobia- Donostia probak horrenbesteko arrakasta izateko?
Tradizio handiko proba hau hasieran erreleboka egiten zen. Nik Berlingo maratoiarekin konparatzen dut, Festa handia da. Familia osoak, koadrilak…hartzen dute parte eta ondoren bazkaria egiten dute. Zaletuen kopurua eta jarrera ikaragarria da. Perez Peralesek, aurtengo irabazleak, giroarekin liluratuta zegoela esan zidan.
Hala ere, lasterketa honen antolatzaileekin ez zaude gustura.
Kontuan izan behar da Fortuna Klubak etekin ekonomiko handia lortzen duela proba honekin eta zoritxarrez diru hori gero, ez da atletismoan inbertitzen. Atletismoa umeen artean suspertzeko edota antzeko zerbaitetan erabiliko balitz dirua, ixildu egingo nintzateke baina ez da hala. Gainera antolatzaileak ia negarrez agertu ziren komunikabideetan Eusko Jaurlaritzak diru laguntza ematen ez ziela eta. Zehazki, irrati batera deitzekotan egon nintzen antolatzaile bat diru laguntzarik gabe geratu zirela salatzen ari zenean. Irabazleei ez zaie inongo saririk banatzen.
Perez Peralesek, Euskal Herriko txapel tradizionala izateak sekulako ilusioa egingo liokeela esan zidan baina nahiz eta lehenengoa izan, ez zioten txapelik eman. Koldo Irazuk, urtero aurrean ibiltzen den lasterkariak, inskripzioa ordaindu beharra izan zuen.
Lehen hirurak, Donostian lo egiteko aukera izan zuten aurreko egunean baina ez antolatzaileek ordainduta baizik eta Adidasek, beraien taldeak, ordainduta. Nahiago dut nik entrenatzen ditudan mutilak ez aritzea proba honetan. Korrikalarientzako dutxa falta ere nabaria izan zen.
- 158 Perez Ricardo 1:13:15 Zumarraga
- 266 Aranburu Asier 1:15:42 Zumarraga
- 303 Martinez Benito 1:16:21 Urretxu
- 347 Mujika Carlos 1:16:53 Urretxu
- 351 Larraza Roberto 1:16:58 Urretxu
- 406 Pascual Julio 1:17:32 Zumarraga
- 875 Plazaola Pello 1:22:07 Zumarraga
- 924 Lizarazu Aitor 1:22:22 Urretxu
- 930 Lizarazu Jesus 1:22:26 Urretxu
- 934 Benitez Jose Manuel 1:22:27 Zumarraga
- 1131 Alustiza lñaki 1:23:44 Zumarraga
- 1213 Corera Jon Ander 1:24:16 Zumarraga
- 1246 Gallardo Oscar 1:24:26 Zumarraga
- 1568 lurre!)asa Jose Mari 1:26:25 Urretxu
- 1733 Martinez Jesus Mari 1:27:19 Urretxu
- 1871 Cuñado Jesus Mari 1:28:06 Zumarraga
- 1932 Muga lñaki 1:28:25 Zumarraga
- 1994 Menor Joaquin 1:28:43 Urretxu ç
- 2029 Urkiola lñaki 1:28:57 Urretxu
- 2055 Bergara Nikolas 1:29:06 Zumarraga 2222
- Rueda Juan Carlos 1:29:57 Zumarraga
- 2857 Perez Patxi 1:33:27 Urretxu
- 2899 Cristobal Miguel 1:33:38 Urretxu
- 2900 Agirre lñigo 1:33:38 Zumarraga
- 3177 Fernandez Luis 1:34:46 Urretxu
- 3448 Torres Luis Mari 1:36:02 Urretxu
- 3521 Urbegain Bittor 1:36:19 Urretxu
- 3732 Ibarzabal lñaki 1:37:12 Zumarraga
- 3734 Ibarzabal Xabier 1:37:13 Zumarraga
- 3875 Ugarte Jon 1:37:52 Zumarraga
- 4104 Urmeneta Ane 1:39:07 Urretxu
- 4192 Viedma Jose Miguel 1:39:27 Zumarraga
- 4302 Lizarralde Joxe 1:40:01 Zumarraga
- 4338 Veleda Ricardo 1:40:07 Zumarraga
- 4748 Irure Jose Mari 1:41:41 Zumarraga
- 4785 Alvarez lñaki 1:41:50 Zumarraga
- 4951 Quebedo Gorka 1:42:28 Zumarraga
- 5001 Agirrezabal Aitor 1:42:42 Urretxu
- 5570 Telleria Mikel 1:45:03 Zumarraga
- 5753 Erostarbe Javier 1:45:57 Zumarraga
- 5777 Urretabizkaia Beñat 1:46:01 Zumarraga
- 5932 Zufiaur Xabier 1:46:43 Zumarraga
- 6049 Lizarazu lñaki 1:47:18 Urretxu
- 6243 Bastarrika Mikel 1:48:02 Urretxu
- 6374 Lasa Jose Mari 1:48:44 Urretxu
- 6416 Movellan Miguel Angel 1:48:49 Zumarraga
- 7220 Sanchez Jose Antonio 1:52:48 Zumarraga
- 7250 Etxezarreta Angel 1:52:58 Urretxu
- 7256 Albisua Luis 1:53:12 Urretxu
- 7286 Lasa Xabier 1:53:21 Urretxu
- 7354 Lasa Jose Luis 1:53:44 Zumarraga
- 8380 Lasa Eli 2:00:55 Urretxu