Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Soldaduzka egin, objektore izan ala intsumisoa? (028. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1997/10/30
Otamotz

Zer aldarrikatzen duzue intsumisoek?

Mota desberdinetako antimilitarismoa dagoenez, aldarrikapenak desberdinak dira. Ejertzito espainiarrari eta zerbitzu militar espainiarrari intsumiso direnak daude batetik. Bestalde, edozein ejertzitori intsumiso direnak daude. Hala ere, intsumiso guztiek zerbitzu militarraren aurka gaude, horretan bat gatoz denak.

Zein da intsumisoen gaur egungo egoera?

Orain arte egindako lanarekin legeak aldaraztea lortu da eta intsumisoen aldeko mugimendua gizartean barneratzea ere lortu da. Gainera, pentsakera desberdinetako jendea intsumisioaren aldeko borrokari elkartu zaio. Egungo egoera motelagoa da, intsumisoen kopuruak ez du behera egin, baina komunikabideetan gaiari buruz egiten den tratamendua duela urte batzuk bezain ugaria ez denez, ejertzito profesionala handitu denez, eta egun, kondenetan kartzela zigorra ezartzen ez denez, gizartearen borroka ahuldu egin du.

Zertan desberdintzen dira dauden intsumiso motak?

Batetik soldadutzaren aurrean intsumisoak direnak daude, hauek toki publikoetan lan egiteko 10-14 urte buruz egiten den tratamendua duela urte batzuk bezain ugaria ez denez, ejertzito profesionala handitu denez, eta egun, kondenetan kartzela zigorra ezartzen ez denez, gizartearen borroka ahuldu egin du.

Zertan desberdintzen dira dauden intsumiso motak?

Batetik soldadutzaren aurrean intsumisoak direnak daude, hauek toki publikoetan lan egiteko 10-14 urte bitarteko gaitasungabetze kondena jasotzen dute. Honetaz gain, 6 hilabete eta bi urte bitarteko kartzela zigorra ere jaso dezakete. Halere, aurrekari penalik ez izanez gero ez da kartzela zigorrik ematen, beraz, kartzela zigorra selektiboa da.
Bestalde, PSS edo OZSren aurrean, hau da, Ordezko Zerbitzu Sozialaren aurrean intsumisoak direnak daude. Hauek, hasieratik objektore egiten dira, soldaduzkara deitutakoan ez dira joaten eta ondorioz, 8-10 urte bitarteko gaitasungabetzea, 12- 24 hilabeteko kartzela zigorra eta 160.000 pezeta inguruko isun ekonomikoa ezartzen zaie.
Egun, intsumiso asko epaitzen dira. Epaiketa hauetan ezarritako gaitasungabetzeak bekak lortzeko garaian, lanpostu publikoetan lan egiteko orduan edota babes ofizialeko etxeak eskuratzerakoan izan beharko lukete eragina, baina zigortzeko interes politikorik ez dagoenez, gaitasungabetze hauek guztiak ez dira indarrean jartzen.

Zer egin behar da intsumiso izateko?

Zozketatu arte ez da ezer egin behar. Ondoren, soldaduzkara joateko jarritako eguna iristen denean intsumisoa ez da bertara joan behar. Honetaz gain, gobernuak bidalitako agiri guztiak, soldaduzkara joateko asmo eza adierazten duen gutunarekin batera, itzuli behar dira. Hau eginez gero intsumiso izango dira eta epaiketaren zain egon beharko dute. Herritarrek lehenengo epaiketa Bergaran izaten dute, ondoren Donostiako Auzitegi Nagusian. Objektore, berriz, soldaduzkara joan behar den aurreko egunera arte egin daiteke. Orain legea aldatu nahi da, soldadutzarako zozketa egin aurretik eman behar izango da objektore izateko izena.

JON GASTON, soldaduzka egiten ari da

Arakan, Gasteiz ondoan, soldaduzka egiten ari naiz. Ideologiagatik ez, noski,  baina nituen aukeren artean, amaitzeko epe laburrena behar duen aukera da. Urtebete galtzeaz gain dirua ere galtzen da, bertan, 1.500 pezeta hilean irabazten baitugu. Ikasketak amaitu eta soldaduzka egin ondoren lan aukera handiagoa dagoela pentsatzen dut. Halere, gaur egun intsumiso eta objektoreak lantegietan ez daudela horren gaizki ikusiak onartzen dut. Arakako bulegoetan egiten dut lan eta asko aspertzen naiz ez baita egitekorik izaten. Buruen artean denetik daukagu. Batzuekin lasai hitz egin daiteke, futbolari buruz adibidez. Eztabaida ugari izaten dugu Real Madrileko zale amorratuak baitira gehienak. Armamentua eta materiala orokorrean oso zaharrak dira. Oraindik ez naute inoiz zigortu eta gaur, testu hau idazten ari naizen egunean, 84 egun falta zaizkit soldaduzka amaitzeko. Amaitzean, koadrilarekin afaria egingo dut mendiko borda batean eta soldaduzka arropa, sutara botako dut, San Joan su txiki bat eginez.
 
KOLDO AGIRRE, intsumisoa

Abuztuaren 20an soldaduzkara joan behar nuen Arakara, baina nire ideiekin kontsekuentea naiz eta ez dut joateko asmorik. Zozketa egin beharrik ez dagoela uste dut. Soldaduzka profesionala izan beharko litzateke, ez litzateke inposatu behar. Gainera Espainia ez da gure herria.
Bergarako epaitegitik deitzeko zain nago. Egun, aurrekari penalik ez duten intsumisoek ez dute kartzela zigorrik jasotzen. Dena den, intsumiso izateagatik ez lukete inor zigortu behar.
Norberak aukeratu beharko luke soldaduzkara joan edo ez aukera librea izan beharko luke.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT