Etxebizitza Sailburua Zumarragan (033. alea)
Patxi Ormazabal, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua Zumarragan izan zen udalari Mendizabal poligonoko lurrak emateko. Lur hauetan, orotara, babespen ofizialeko 448 etxebizitza egin dira. Intxaurrondoren ondoren, Gipuzkoa osoan egin den etxe bizitza kopuru handiena da. Lankidetza hitzarmena guztiz betetzeko automobilentzako aparkaleku bat eta bi parke infantil egin beharko ditu udalak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide