Nola sartu zinen musikaren munduan?
Irunen bizi nintzela, alardean atabala jotzen ikasinuen. 1947an, San Antonioko jaietan, “Oria” ezagunak jotzen arizirela, danbor bat zuten eta dibertitzeko asmoz, jotzea erabakinuen. Ondoren, gizon pare bat etorri eta bateria jotzeko norbaitenbeharra zutela esan zidaten. Bateria jo nik? esan nien lehenmomentuan baina gero animatu eta azkenean, 1947an, “Los bohemiosdel Goierri” sortu genuen. Araba eta Nafarroan asko jotzen genuen.Ondoren, 1960an, Urretxuko txistulari taldearen lehen emanaldia izanzen, ni, atabalarekin, tartean nintzela. Legazpiko Musika Bandan, 30urtez jo nuen bonboa eta Urretxuko Bandan ere bai. 1991n aldakatikoperatu ninduten eta dena utzi nuen.
Zein urtetan ekin zenion atabalak etadanbolinak egiteari?
1978an, atabal pare bat egin nuen. Jarraian danborradanjotzeko 50 danbor eta ondoren, Jesus Segurola txistu egilea etorrieta danbolin eta atabalak egiteko gai nintzela esan zidan JoseIgnacio Ansorenari pare bategiteko eskatuz. Nik hasieran ez nituela egingo esan nion. JoseIgnacio Ansorena ez da musikari arrunta, katedratikoa baizik eta nola egingo nizkion ba nikatabalak eta danbolinak? Azkenean egin nion ordea eta gutunen bidez,zer aldatu behar nuen agindu zidan. Honela bada, berak agindutakoabete eta hor hasi zen dena . Neurri batean, Ansorenari zor diotartisautzan hasi izana.
Norentzat egin dituzu atabalak eta danbolinak?
Hasieran iparraldetik eskatzen zizkidaten asko.Erromarako ere eginda nago. Pasionisten zuzendariarentzat, Orbegozorentzat egin nuen. Hemengoa da baina Erroman dago.Bartzelona, Madrileko Euskal Etxearentzat … Batzuk jotzeko etabeste batzuk apaingarri gisa eskatzen dizkidate. Gipuzkoan lekuguztietatik eskatzen dizkidate.
Zenbat pieza egin dituzu orain artean?
20 urtetan, 800 inguru. Prozesu luzea da. Fabrikanazkarrago egiten dituzte baina nirea artisau-lana da. Askotan,amaitzeko gutxi falta dela, egurren bat apurtu eta berriz eredendara joan behar izaten dut. Pazientzia handia behar da. Nik,etxeko sukaldean egiten dut lan. Gogoa dudanean, ordutegi finkorikgabe, nire tailertxoan sartu eta hantxe gustura egoten naiz.
Inoiz pentsatu al duzu artisautzatik bizitzea?
Ez. Behin Ramon Arbizu alkate zela, klase batzuk ematekotailer txiki bat jarriko zidala esan zidan baina ni ez nagohorretarako. Ordu jakin batzuk errespetatu beharra dago eta niretzat,aldaka eta zerbikaletako arazoak direla eta, ez da gomendagarria.
Ferietara joateari utzi egin al diozu?
Bai. Dieta ona egon ezean ez naiz joaten. Jendeak,joatea komeni zaidala esaten dit propaganda egiteko baina nik ez dutpropaganda beharrik. Nahiago nuke momentu honetan 3 hilabetetan inorkdeituko ez banindu. 5 atabal eta 11 danbolin egiteko enkargua daukateta horrek lana ematen du.
Zenbat sari jaso dituzu orain artean?
1993an omenaldia egin zidan Urretxuko Udalak esker onaagertuz. 1995ean Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, zilarrezkodomina eman zidan. Oso egun ona igaro nuen Errenterian. Txistulariekarkua egin zidaten eta Euskal Konposagileen artxiboan izan ginen. Etaazkenik, orain, Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak emandako diploma.Oso ondo tratatu naute leku guztietan eta batik bat, txistulariekin,harreman bikaina dut. Bertakoez gain, Elgoibar, Txistulari Elkartekoidazkaria den Sarasuarekin… guztiekin dut harreman ona.
Norbaitek jarraituko al du tradizio hau?
Ez. Lanean nagoela, bilobak etxeraetorri eta zertan nabilen ere ez didate galdetzen. Ez dute interesik.Hala ere pozik nago musika munduan baitabiltza. Iñakik, HotDogs taldean bateria jotzen du, Gorka Zumarrragako Txistulari Taldeandabil eta Maitek, klarinetea jotzen du Zumarragako Musika Bandan.
Danbolinaren anekdota
Larunbat bateanetxera nindoala, gizon batek kalean gelditu eta zera esan zidan:
– Aizu mesedez, danbolinakegiten dituen gizonen bat ezagutzen al duzu?
. Nik egiten ditut.- erantzunnion.
– Ez, nik esaten dudanazaharragoa da.
. Nola du bada izena?- galdetunion.
– Ignacio.
. Ni ere Ignacio naizba.-berriz nik.
– Ez. Hura zaharragoa da etaartisau ferietan aritzen da.
Nik nire artean, adarra jotzenari zela pentsatu nuen ni ere ferietan ibiltzen bainintzen. Azkeneanzera galdetu nion:
. Baina zu txistularia al zara?Zertarako behar duzu zuk danbolin bat?
– Gaztainak erretzeko.
Orduan ulertu nuen dena,Ojangurenengatik ari zen galdezka.